Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Sare ekimenak work-kafe erraldoia prestatu du Durangoko Azokarako

Sare ekimenak work-kafe erraldoia prestatu du Durangoko Azokarako

Euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde lan egiteko sortu den Sare ekimenak work-kafe erraldoia burutuko du Durangoko Azokan. Landako Gunearen ondoko plazan gauzatuko den ekimena, abenduaren zazpian, eguerdiko 12.00etatik 13.00etara izango da.

Dispertsioa ardatz hartuta, bertaratzen diren sarekideek gai horren inguruan mintzatzeko, konpartitzeko, hausnartzeko edo eztabaidatzeko aukera izango dute. Horretarako ‘Dispertsioaren liburuxka’ erabiliko da eta sarekide ezberdinekin hitz egiteko parada izango da, kezkak, ekarpenak, ideiak eta galderak azalduz, den denak “gure erronka aurrera eramateko” eta “dispertsioarekin lehenbailehen amaitzeko” beharrezkoak direlako, antolatzaileen esanetan.

Work-kafe hau “Euskal preso politikoen dispertsioa azaltzen duen liburuxka mundu osora zabaltzeko” dinamikaren barne kokatzen da eta argitalpen hori “ahalik eta leku eta esparru gehienetan konpartitzeko” ezinbestekoa da herritarren partaidetza.

Ekimenaren antolatzaileek dispertsioarekin lehenbailehen amaituko duen Sarea ehundu beharra aldarrikatu dute, “giza ikuspegitik, presoei eta euren senide eta lagunei ezartzen zaien zigor gehigarria delako” eta konponbidearen ikuspegitik “Euskal Herriko gatazka konpontzeko beharrezkoa delako”.

Abenduaren 7an izango den ekitaldiari amaiera emateko, argazkia aterako da 13.00etan partaide guztiekin eta irudi horrekin Bilbon urtarrilaren 10ean garatuko den manifestaziorako deialdia babestuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados