Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

San Rokeko 33 etxebizitzak alokairuan uztea aztertuko dute VISESAk eta EH Bilduk

San Rokeko 33 etxebizitzak alokairuan uztea aztertuko dute VISESAk eta EH Bilduk

Durangoko EH Bilduko zinegotziek eta Eusko Jaurlaritzak etxebizitza sustatzeko sortutako VISESA enpresa publikoko ordezkariek “San Roken esleitu gabe dauden 33 etxebizitza publikoak alokairuan uzteko aukerak” aztertuko dituzte.

VISESAko ordezkariekin Bilbon izandako batzarra, pasa den astean burutu zen, Durangoko EH Bilduk egindako eskakizunaren ondoren. Zinegotzi durangarren asmoa “Durangoko udalbatzak etxebizitzaz onartutako mozioa, eta bide batez, Durangon arlo honetan dagoen kezka” erakunde publikoari helaraztea zen.

Zinegotzi abertzaleak udaleko bilkuran gehiengoz onartutako mozioa erakunde publikoaren esku uztera joan ziren VISESAren egoitzara. Hain zuzen, “Durangoko udalak bere kabuz egin ez duena egitera”. Mozio horretan “San Rokeko babes ofizialeko promozioan oraindik esleitu barik dauden 33 etxebizitzak”, alokairuaren bitartez kudeatzea eskatzen da.


“Etxebizitza politika soziala lehentasuna da”

EH Bildurentzat “etxebizitza politika soziala lehentasuna da“. Eta ahalik eta etxebizitza gehien alokairuan durangarren esku jartzeko, beharrezkoa da “planteamendu orokor bat, Durangon garatu barik dauden lurzoru publikoak zein hutsik dauden etxebizitzen inguruan”.

Horrez gain, etxebizitza publikoak alokairuan kudeatzeko modu ezberdinak aztertu zituzten; hala nola, alokairu sozialak, babes ofizialeko alokairuak, Durangoko udalarekin hitzarmen bat sinatzeko aukera, eta abar.

EH Bilduko zinegotziek bat egiten dute VISESAko ordezkariek adierazitakoarekin, hain zuzen “edozein helburu lorgarria dela”. Horretarako, ordea, “ezinbestekoa da gaur egun EAJren udal taldean ez dagoena: egoera aldatzeko borondate politikoa”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados