Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

San Faustoetako ekintzen %41a erderaz egin zen Berbarok jaietan egindako neurketaren arabera

sanfaustos video prevencion adiccionesBerbaro Elkarteak hizkuntzaren neurketa egin zuen amaitu berri diren San Fausto jaietan eta behatutako 91 ekintzetatik 37 (%41a) erderaz izan ziren, 32 (%37a) euskaraz eta 22 (%24a) elebitan. Emaitzak aztertuta “Durangoko jaietan programatzen diren ekintzak erdaraz dira gehien bat”, ondorioztatu du elkarteak.

Neurketak arreta berezia jarri zuen umeei zuzendutako ekintzetan eta horren arabera 26 izan ziren gaztetxoentzat antolatutakoak. Berbarokoentzat “bereziki esanguratsua da umeei zuzenduta egin diren ekintzak erdara hutsez izatea gehien bat”, jasotako datuen arabera 13 (%50a) erderaz izan zirelako, 7 (%27a) euskaraz eta 6 (%23a) elebitan.

Barraketan, bereziki umeei zuzendutako dibertsio gunean, “zazpi egunetatik zazpitan” erdera izan zen nagusi, egindako zenbaketaren arabera.

Ekintzetan erabili zen hizkuntza zehazterako orduan, ekintzaren aurkezpena, dinamizazioa, izan zituen euskarriak eta ekintza bera zein hizkuntzatan egin zen hartu zituzten kontuan, ahalik eta elementu gehien kontuan edukitzeko.

Behaketatik ateratako datuak “ez dira onargarriak, eta bereziki larria da umeei zuzendutako ekintzen hizkuntza eskaintza”, Berbarokoen esanetan. Izan ere, datuak ez datoz bat Durangoko ulermen datuekin, EUSTATen azken inkestaren arabera “Durangoko biztanleen %73a euskara ulertzeko gai baita, eta umeen kasuan %97a”. Horregatik “datu hauek iraultzeko garaia” dela uste dute eta “denon artean jaiei buelta bat emateko”.

Egoerak “konponbide erraza dauka” Berbaroren arabera, “aurkezle edo dinamizatzaile euskaldunak ezartzea, itzulpen zerbitzuak eskaintzea, euskal musika eskaintzea barraka edo ekintzetan ipintzeko, eta abar”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados