Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

San Blas feriak abeltzain onenen lehiaketak berreskuratuko ditu

San Blas feriak abeltzain onenen lehiaketak berreskuratuko ditu

Abadiñoko San Blas feriak abeltzain onenen lehiaketak berreskuratuko du aurten, bi urteko etenaldiaren ondoren. Aurten ere ehunka baserritar, nekazari, abeltzain, saltzaile eta bisitari gerturatuko da otsailaren 3an Zelaietara, eskualdeko zein Euskal Herriko ekoizleek gerturatuko dituztenak erosten edo, besteko barik, bertan dagoena ikusten.

Krisiaren urte latzenak atzean gelditu direlakoan, Abadiñoko Udalak “abeltzain onenak saritzeko lehiaketak berreskuratzea” erabaki du, José Luis Navarro herriko alkateak adierazi duenez. “Ekimen hau berreskuratzeak, baserritarren lana indarberritzea nahi du” eta horregatik lehiaketaren azken edizioko ezaugarri berdinak izango ditu, partaidetza zein sarien aldetik.

“Lehiaketak lau atal izango ditu eta atal bakoitzean emango den saria 300 eurokoa izango da”, Navarroren esanetan. Abelburu talde onenaren atalean, herriko zein kanpotik bertaratutako abeltzainek parte hartu ahal izango dute. Behi, txahal eta zekor onenen atalak berriz, herriko abeltzainei mugatuta egongo dira.


250 abelburu

Ganaduen feria Tornosolo trinketea eta probalekuaren atzealdean kokatuko da aurten ere eta partaidetzari dagokionez “beste urte batzuetan izandakoaren antzerakoa izango da” Navarroren ustetan. Bataz beste, 250 abelburu bertaratuko dira, behi, txahal eta zekorrez gain zaldiak, astoak eta ardiak, besteak beste, egongo baitira.

Ganadu feriaz gain, ehunka postu jarriko dira han-hemenka, gehienak Tornosolo trinketearen aurrealdeak. Inguru horretan kokatuko da BBK babestutako nezkal azoka, bertan 79 baserritar eta 88 saltoki izango direla. 9 saltoki fruta eta ortuarienak izango dira, 17 ogia eta euskal pastelarenak, 16 gaztarenak eta 7 sagardo eta txakolinarenak.

32 artisau gerturatuko dira aurten. Txanporta plazan izango diren 26 postuak Arbasko elkarteko kideenak izango dira eta beste 6ak, Abadiñoko artisauenak, Tornosolo kalean egongo dira. Landaredunak 11 izango dira eta trinketeko aparkalekuan izango dituzte kokagunea eta baserriko tresna saltzaileak zein burdineria eta zurezko produktuen saltzaileak, 30etik gora, Gaztañodi, Iturritxo, Aita Aureliano Letona eta Txanporta plazan izango dira. Erroskilla, talo eta egun honetan ahaztezinak diren San Blas lokarrien postuak berriz, barreiatuta egongo dira Zelaietan zehar.

Abadiñoko Udalak jai egitarau oparoa prestatu San Blas egunerako zein aurreko eta osteko egunetarako. San Blas eguneko ekitaldiak goizeko 9.00etan hasiko dira Txanbolin taldeko txistularien kalejirarekin; Meza nagusia 11.00etan izango da eta eguerdian Beñat Ugartetxea, Xabier Amuriza eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ bertsolarien ekitaldia egongo da Ferialeku plazan.


Lotxo taldea

12.30etan Herri kirolen saioa hasiko da probalekuan eta bertako protagonistak Bihurri, Arria V, Larretxea eta Mendieta aizkolariak eta Izeta II.a eta Izeta IV.a harri-jasotzaileak izango dira. Arratsaldean Lotxo taldeak girotutako erromeria egongo da.

Egitarauan ez dira faltako idi-probak eta San Blas egunean hasiko den txapelketak jarraipena izango du egunero, otsailaren 8rarte, guztira 26 idi-buztarri lehiatuko direla. Tornosolo trinketean izango den San Blas 2016 Pilota Txapelketa berriz, urtarrilaren 29an hasiko da eta finalak otsailaren 6an eta 7an jokatuko dira.

San Blas eguna heldu aurretik Alaia Martin eta Fredi Paia bertsolariekin bertso afaria (gaur), Oliver magoaren ikuskizuna (bihar) edo ‘Abadiño auzorik auzo’ ibilaldia (igandean) egongo dira, bestak beste. Otsailaren 4tik aurrera Santa Agedako koplak kantatuko dira; Liher, Zopilotes Txirriaos, Eskovers eta Akatz musika taldeen kontzertuak edo Behibi’s antzerki taldearen agerraldia egongo dira. Jai egitaraua otsailaren 13an izango den XXVIII. Burduntziko bildots txapelketarekin amaituko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados