Garaiko Udala
Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Probalekua asteburuetan zabalik egon ahal izateko lanean ari da Abadiñoko Udala

Amaitu da probalekuaren inguruko prozesu parte hartzailea eta, horrekin batera, egin beharreko hobekuntza-lanak zehaztu dira Azken fasera iritsi da Abadiñoko Udalak udaberrian abian jarritako prozesu parte hartzailea. Herritarren ekarpenekin, probalekua biziberritzea izan da helburua, espazio hori estalitako aisialdirako gune dinamiko eta bizi bihurtuz.

Abadiñarrek aurrekontu parte hartzaileetan lehenetsi zuten proiektua, presentzialki zein digitalki bozkatu ondoren. Haren ostean, aurrez aurreko hainbat saio egin dituzte elkarrekin proposamenak jasotzeko, berrikusteko eta lehenesteko.

Jasotako proposamenekin, eta proiektuari esleitutako 100.000 euroko aurrekontuarekin, Udalak honako hobekuntza-lan hauek eramango ditu aurrera: gradako lehen lerro guztietan baranda desmuntagarri bat jarriko da; lurreko tarimaren estruktura berrituko da, eta estrukturaz gain aldapa bat jarriko da; aldagela berri bat eta dantzarien materiala gordetzeko gune bat sortuko dira; lona bertikal bat jarriko da probalekua konpartimendu desberdinetan banatu ahal izateko; eta, azkenik, probaleku barruan eta kanpoan soinu-inmisioa neurtzeko azterketa egingo da.

Beste hobekuntza-lan batzuk

Hobekuntza-lan horiek eginda, probalekua asteburuetan irekitzea proposatu dute herritarrek. Udalak lan horiek aurrera eramateko kontratazioak jarri ditu martxan, eta ahalegina egingo du neguan zehar zabalik egoteko. Udal gobernu taldeak positiboki baloratu du prozesu osoa: “Prozesu parte hartzaile honek aukera eman digu iritzi ezberdinak jasotzeko eta herritarren beharrizanekin bat datozen hobekuntzak egiteko. Probalekua erabilera eta ibilbide handiko espazioa da, eta herritarrentzat erabilgarria eta eskuragarria izaten jarraitzeko hobekuntzak egin nahi ditugu”.

Aurrekontu parte hartzaileetako diru partidaz gain, Udalak segurtasuna bermatzeko beharrezkoak ziren bestelako hobekuntza lan batzuk egin ditu udan zehar. Tartean, beheko sarrerako ate nagusia aldatu, eta pertsiana bat jarri da haren ordez; eta sokatirakoen entrenamendutarako polea-sistema seguru bat jarri da. Denera, 48.925 euroko kostua izan dute lan horiek

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados