Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Maristak Durango
BIDEOA

“Premiazkoa da Udalak gure lau kideri jarritako salaketak kentzea”

Durangon, lehengo lepotik burua. Gaztetxearen auziak berriro jarri ditu Udala eta herriko gazteria aurrez aurre. Gazteen arabera, gaur egungo “aisialdi eredu kapitalistatik kanpo” geratzen dira, eta beste eredu bat behar dute euren aisia eta kultura gosea asetzeko. Horretaz gain, gazteak “euren kabuz politikaz jarduteko” aukera emango dien espazio bat beharrezkoa ikusten dute.

Behar horrek bultzatuta, Kaletik Gaztetxera dinamika sortu zuten, eta Udalarekin “alferrik” negoziatzen saiatu ostean, abenduaren 6an Correoseko eraikina okupatu zuten, beste aukerarik ez zutela ikusita. “Udalak leku bat eskaini zigun, baina oraindik bere eskumenekoa ez dena, eta beraz, urteak behar izango ditu jabegoa eskuratzeko. Gainera, erabilera ere zehazteke utzi zuen. Gaztetxea orain behar dugu eta ez bihar, etzi edo datozen urteetan”, azpimarratu dute dinamikako kideek.

Okupazioaren ondorioz, Udalak gazte asanbladako lau kideri usurpazio delituarengatik salaketa jarri zien, eta nahiz eta gazteek kentzeko eskatu dioten, erakundeak ez du hala jokatzeko asmorik. “Premiazkoa da asanbladako lau kideri jarritako salaketak kentzea, ondorio larririk izan ez dezaten”, adierazi dute gazteek.

Gaztetxearen aldeko aldarria ez da batere berria, baina, batez ere, iazko azken hilabeteetan indarra hartu zuen herrian. Jaietan ere hainbat jarduera gauzatu zituzten durangarrek euren ahotsak entzunak izan zitezen. Azkenean, abenduaren 2an Udala eta gazte asanbladakoak bildu ziren, eta “guk eskakizun batzuk helarazi genizkion: gaztetxe bat zeinak gure jarduna aurrera eramateko espazio nahiko duen eta gazte asanbladak kudeatua”. Halere, azaldu dutenez, Udalak egindako proposamenak ez zien gazteen eskaerei erantzun.

Horren ostean, hitzetatik ekintzetara igaro ziren, eta lau egunen buruan, Correoseko eraikin abandonatua okupatzeari ekin zioten.  “Eraikina urte luzez hutsik egon bada ere, bagenekien baldintza onetan zegoela; izan ere, aurreko Udal gobernuak bazuen asmoa bertan proiektu bat egiteko, eta horregatik, ulertzen genuen egitura ez zegoela jaustear, eta leku egokia izan zitekeela gaztetxea hartzeko”, adierazi dute dinamikoek.

Sartu zirenean, “harrituta” geratu zirela aitortu dute. “Uste baino askoz hobeto zegoen. Hutsik eta erabili gabe egon arren, argia, ura eta komunak zeuden, eta sareetan zabaldu genuen bideoan ikus daitekeenez, gelak, eskailerak eta abar oso baldintza egokian zeuden”, nabarmendu dute. Ildo beretik, euren esanetan, Udalak behin berriz azpimarratutako arriskuak “txikikeriak” dira.

“Igogailuaren zuloa guk geuk estali genezakeen, eta halaxe egin genuen hasiera hasieratik”. Dena dela, kontatu dutenaren arabera, “lehenengo momentutik” Udalarekin harremanetan jarri ziren; “prest geunden erantzukizun zibileko balizko kalteak gure gain hartzeko”.

“Inongo agindu judizialik”

Okupazio egunean, Mireia Elkoroibe alkateak “bertan asteburua pasa” zezaketela esan ziela ziurtatzen dute. “Azoka zegoenez, uste dugu ez zitzaiola herrian zaratarik egotea komeni”, gaineratu dute. Azoka bukatu ostean, Udalaren estrategia “guztiz bestelakoa” izan zen, “igandean beste tonu batean deitu ziguten”.

“Udaltzaingoaren bidez” jakin zuten “Udalak harremanak moztu” zituela, eta halere, gazteek hurrengo asteartean eskaini zuten prentsaurrekoan “negoziazio mahaia” eskatu zuten. Horren ostean, Udalak salaketa prozesu bat zabaldu zuen, eta bide penaletik prozesua zabalik zuela, abenduaren 15ean “ilegalki desalojatzea” erabaki zuen. “Inongo agindu judizialik gabe kaleratu gintuzten”, mahaigaineratu dute.

Asteburu horretarako egitarau oso bat prestatuta zeukaten, eta hasi baino ordu erdi lehenago, Ertzaintza agertu eta sarbidearen kontrola egiten jarri zen. Gazte batzuek “ilegala” zela egiten ari zirela leporatu zietenean agenteei, “porrekin joz eta foam pilotak jaurtiz” erantzun zuten. Kaletik gaztetxera dinamikak dio ez duela “azalpenik jaso” Udalarengandik, eta horregatik euren ustetan, erakundeak “ez du bera kritikatuko duen kaleko mugimendua nahi, eta arrazoiaren bidez konpondu ezin izan duena, indarraren bidez konpondu du”.

Hala ere, gazteek ziurtatu dute “indartsu atera” direla gatazka honetatik eta “gaztetxea aldarrikatzen jarraituko” dutela. Horrez gain, gazteen “aisialdi eskaintza aberasteko” lanean arituko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados