Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Portalekuak herritarren babesa jaso du asteburuan

Portalekuak herritarren babesa jaso du asteburuan

Hainbat herritarrek bere babesa eman diote asteburu honetan Elorrioko ‘Portalekua’ herriko tabernari eta, era berean,  eraikinaren konfiskazioa agintzen duen Estatu espainiarreko Auzitegi Nazionalaren epaiaren kontra azaldu ziren.

Larunbateko eta igandeko ekitaldiak “Gure etxea da, herriarena!!” goiburuarekin burutu ziren eta bertaratzeko deialdia ostiralean banatutako ‘Gerrako harrapakina’ izenburua zuen orrian egiten zen. Bertan azaltzen zenez, Portalekuaren itxiera agintzeko “erakunde terrorista bat” finantzatzen zuela esaten zuten epaileek baina, “gaur egun oraindik, bankuei maileguak ordaintzen jarraitzen dugu!” baieztatzen zuten idatzian.

Auzitegi Nazionalak emandako epaiaren kontrako ekitaldiak larunbatean hasi ziren leihotik leihorako bertso saioarekin, ondoren egindako meriendarekin eta Portalekuari babesa emateko argazkia atera zen. Ondoren, eta igande goizean ere , musika ekitaldiak eta poteo girotua egin zen eta igande arratsaldean  dokumental emanaldia eta Inguru abenturak egindako slak-line erakusketa egon ziren.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados