Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Plateruenak behar duenaren laurdena jarriko dute 200 bazkide berriek

Plateruenak behar duenaren laurdena jarriko dute 200 bazkide berriek

Bost urtetan 250.000 euroko diru zorra kitatzeko asmoarekin hasitako “…eta urte askotarako” kanpainaren erdia gainditu eta gero, Durangoko Plateruena Kafe Antzokiko arduradunek behar den diru kopuru horren laurdena lortu dute. Banketxeei zor dioten dirua lortzeko asmoarekin, ekintza berriak abiatuko dituzte, tarteko Katamalo taldearen disko baten salmenta edo abenduaren 6an izango den ikuskizuna, besteak beste.

Kafe Antzokiko zuzendaritza batzordeko kidea den Nerea Iriartek azaldu duenez “irailean martxan hasi eta abenduaren 31ra arte jarraituko duen kanpainaren erdian gaudenean, behar dugun bazkideen laurdena baino zertxobait gehiago lortu dugu. Ez da gutxi baina, argi eta garbi, ez da nahikoa”.

Une honetan 200 bazkide dira diru ekarpena egiteko prest azaldu direnak. Kontuan izanda datozen bost urteetan 50.000 euro behar izango dituztela urte bakoitzean zorra kitatzeko, bazkide berrien ekarpenekin urtean 13.000 euro kitatu ahalko dira.

Naiz eta “kulturgintza zein ostalaritza arloak ondo funtzionatu” Iriarteren esanetan, “Plateruena eraikitzeko 1,5 milioiko inbertsioa” egin zutela gogoratu zuen eta “eskatutako kredituetatik 250.000 mila euro ordaindu behar ditugula datozen bost urtetan”. Eta banketxeekin duten zorra da Plateruena itotzen duena.

“…eta urte askotarako” kanpainari bultzada berri bat emateko asmoarekin, Plateruenako arduradunek Katamalo taldeak 2011 aretoan bertan emandako kontzertuaren diskoa argitaratu eta salgai jarriko dute.


Elortza, Magdalena eta Sagardoy

“Katamalo taldearen agurreko kontzertuetariko bat Plateruenan eman zuen eta bertan egindako grabaketaren eskubideak gure esku utzi dituzte taldekideek, diskoa argitaratu eta salgai jartzeko” Plateruenako lehendakaria den Jone Miren Goenagak esan duenez. Diskoa 8 eurotan salduko da.

Bestalde, abenduaren 6an, gaueko hamar eta erdietan, “Euskal kulturgintzaren biziminak eta bizipozak” gaiari lotutako ekitaldi berezia izango da aretoan bertan. Igor Elortza bertsolariak, Peru Magdalena idazle eta margolariak eta Eneko Sagardoy antzezleak prestatzen ari diren diziplina anitzeko ikuskizunak hamabost artista inguru bilduko ditu oholtza gainean, musikari, bertsolari, dantzari, antzezle eta idazle tarteko.

Aste honetan, gainera, “…eta urte askotarako” kanpainaren barne aurreikusitako ekintza berriari ekin diote, hain zuzen Durangaldeko hainbat etxeetara telefono deiak egitea. Horren helburua kanpainaren berri eman eta diru ekarpenak egitera animatzea da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados