Zornotzako Boroa poligonoan egon diren piketeen aurka Ertzaintzak “izandako bortizkeria” salatu du LAB sindikatuak komunikatu baten bidez. Grebalarien kopuruak gora egin duela Durangaldean diote, gaurkoan “langileen %90ak” lanuztearekin bat egin baitu.
Metalgintzako langileek deitutako aste beteko grebaren inguruan “karga polizialak, katxeoak, mehatxuak eta hamarnaka identifikatu” izan direla gaur adierazi du LABek. Sindikatuak Iñigo Urkullu eta EAJ-PNV egin ditu gertatutakoaren errudun, jeltzaleek “bere mertzenarioak” bidali dituztelako “langileak jipoitzera, langile hauek esplotatzen dituen patronala babesten duen bitartean”.
Grebaren jarraipena eta “grebalarien aktibazioa” txalotu dute sindikatutik eta emandako datuen arabera “Durangaldean aurreko bi egunetan baino metaleko langile gehiagok egin du greba, langileen %90ak”. Lanuzteen hirugarren egunean “eskualdeko enpresa handi eta ertain gehienak” bere produkzioa gelditu dutela diote.
Metalgintzako langileek lan baldintza duinen aldeko borrokan “irmo jarraitzen” dutela adierazi ondoren, patronalaren Bizkaiko metalgintzako enpresarien federazioak (FVEM) “prekarietatearen aldeko” jarrerari eusten diola adierazi dute, “neurri atzerakoi guztiak mantenduz, negoziatzeko borondaterik ez duela argi erakutsiz”.
Urkullu lehendakaria eta EAJ “prekarietatearen aldeko” jarrerarekin bat egin dutela adierazi du LABek, bere herritarren bizi baldintzen alde egon beharrean patronalaren alboan lerrokatu direlako.
Y tu estás manipulado por la derecha rancia, txakurra!!
Este periódico esta manipulado por la izquierda abertzale
En este medio no viene la noticia de lo que ha pasado en Inyecta metal.
¿No se habrán enterado?
LAB ek zergatik ez du hitz egiten piketeek enpresa batzuetan egin dituzten txikizioetaz??? Hori ondo iruditzen zaie???
LAB eko piketeen biolentzia ondo dago???
3 egun hauetan metaleko piketeek beraien helburuak lortzeko zenbat langileei egin die min???
Sindikatuek beti kuota ordaintzen dutenen alde egingo dute, baino langilea ez bada afiliatua ez zaie batere inporta.
Sindikatuak sistema kapitalistan oinarritzen dira. » Al que paga la cuota le defiendo y el que no es un esquirol»
Con los trabajadores o con el patron. Greba deituta badago ta lanera bazoaz eskirola zara, eta langileriaren kontrakoa