Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Palestinarekin elkartasun eguna antolatu dugu, Israel egiten ari den genozidioagatik”

Txosnagunea Sanfaustoetan murgilduko da bihartik aurrera. Aurten, gainera, durangarrek gaua goizaldera arte luzatzeko aukera izango dute, txosnek beren ohiko ordutegia berreskuratuko dutelako, goizeko seiak arte, alegia. Urtero legez, txosna batzordeak egitarau zabala prestatu du, eta ohiko egun bereziez gain, estilo askotako kontzertuak, jarduerak heldu zein umeentzat, lehiaketa herrikoiak eta beste hainbat ekintza antolatuko dira. Egitarauak bi nobedade nagusi dakartza: mozorro egunean, desfilea egingo da ipuin eta kondairen gaiaren gainean, eta 12an, Palestinarekin elkartasun eguna antolatuko da.

-Bihar hasiko dira San Fausto jaiak. Zer prestatu duzue herritarrentzat?
-Urtero legez, txosna batzordetik lan handia egin dugu eskaintza kultural eta musikal zabala eskaintzeko. Hilabeteak daramatzagu hainbat eragiletako kideak elkartzen jai herrikoiak eta parte hartzaileak sortu ahal izateko.

-Nola hasiko dira jaiak?
-Gautxori txarangarekin Santa Anatik Txosnagunerainoko kalejira eginda. Ostean, Kaletik Gaztetxera asanbladak txupinazoa botako du, azken urteetan, baina bereziki azken urte honetan egindako borroka aldarrikatzeko.

-Musika eskaintza zabala izango dugu aurten ere?
-Hainbat estilotako taldez gozatzeko aukera izango dugu. Bihartik hasita, durangaldeko Reder, Nekktar, Zeker eta DJ Usu eta Ipiren eskutik. Etzi, Euskoprincess, Tatta & Denso eta La fulana izango ditugu ikusgai. Asteburuari amaiera emateko, Sol Band talde palestinarra, Bart Sax eta DJ Maratoia izango ditugu. Azken horretan, aurrez apuntatu den edozein herritarrek parte hartzeko aukera izango du. Bigarren asteburuan ere ez dugu huts egingo, urriak 17an Odei, Streetwise eta Les Testarudes taldeekin. Eta jaiei amaiera ezin hobea emateko, Maruxak eta Akerbeltz taldeak edukiko ditugu.

-Musika kontzertuetatik harago, egunez ere izango da zer eginik.
-Hainbat jarduera antolatu ditugu. Izan ere, betiko egitaraua mantendu dugu; gazte eguna, paella txapelketa, erreka jaitsiera, tortilla txapelketa eta Etxera eguna. Mozorro egunean, aurtengo gaia ipuinak eta kondairak izango da. Egunari ikusgarritasun handiagoa emateko, desfile bat antolatu dute gazte asanbladatik.

-Gainera festa goizaldera arte luzatzeko aukera izango da.
-Aurten ere, azken urte bietan egin duen bezala, Durangoko Udala Txosna Batzordeari oztopoak jartzen saiatu bada ere, txosnak ixteko ordutegi murritza proposatuz, azkenean, zentzubako neurri horri aurre egitea lortu dugu, herritarren agerraldia eta sinadura bilketari esker. Beraz, txosnak zabalik egongo dira 6:00ak arte, ohiko ordutegiarekin. Eskerrak eman nahi diegu gure alde agertu diren durangar eta elkarte guztiei.

-Elkartasun adierazpenak ere izango dira txosnagunean.
-Israelgo estatua Palestinan egiten ari den genozidioa dela eta, txosnagunean Palestinarekin elkartasun eguna antolatu dugu, urriaren 12an. Gainera, Israelekin harremana duten enpresen produkturik ez erabiltzea erabaki dugu, eta lortu ez dugun arren, hurrengo urteetan bide horretan lanean jarraituko dugu.

-Nola bermatuko duzue espazioa guztiontzat segurua izatea?
-Horretarako protokolo bat martxan jarriko dugu. Ez dira jarrera arrazista, sexista ez LGTBI-fobikorik onartuko, eta horien aurrean erantzungo dugu.

-Azken mezurik?
-Durangoko txosnagunera etortzeko deia egiten dugu, heldu zein gazte, durangar edo ez. Guztiok zarete ongietorriak Durangoko txosnagunean.

Egitaraua

Urriak 10

  • 19:30 Kalejira Gautxori Santa Anatik Txosnagunera
  • 21:00 Txupinazoa txosnagunean Gaztetxearen eskutik
  • 21:30 Kontzertuak: Reder, Nekktar, Zeker, DJ Usu eta Ipi.

Urriak 11 (Gazte Eguna)

  • 12:00 Kamiseta banaketa Gaztetxean
  • 15:00 Gazte bazkaria
  • 16:00 Gazte jolasak
  • 17:00 Karro Poteo Kuir-a! Pinondotik
  • 18:00 Mauxitxa txaranga txosnagunetik
  • 22:00 Kontzertuak: Euskoprincess, Tatta&Denso, La Fulana

Urriak 12 (Palestinarekin elkartasun eguna)

  • 13:00 Marianitada + Umeentzako jolasak
  • 15:00 Elkartasun bazkaria. Ostean elkartasun argazkia
  • 16:30 Kontzertua/Errezitaldia: Sol Band
  • 17:30 Mobilizazioa
  • 19:00 Kontzertua: Bart…Sax!
  • 20:30 DJ Maratoi Herrikoia. Gaztetxetik Txosnagunera

Urriak 13 (San Fausto Eguna)

  • 12:00 Paella txapelketa
  • 13:00 Ikuskizuna ume eta familientzako: Tor Magoa
  • 14:30 Paellen aurkezpena. Ostean sari banaketa
  • 17:00 Erreka jeitsiera Tabiratik + ostean luntxa

Urriak 17

  • 18:30 Tortilla txapelketa. Bitartean kajen jolasa
  • 20:00 Tortillen aurkezpena. Ostean sari banaketa
  • 22:00 Kontzertuak: Ødei, Streetwise, Les Testarudes

Urriak 18 (Mozorro eta Etxera Eguna)

  • 15:00 Elkartasun bazkaria
  • 16:00 Kontzertua: Hetxi eta Alain
  • 20:00 Mozorro desfilea
  • 21:30 Kontzertuak: Maruxak, Akerbeltz
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

4 Comentarios

  1. Fake

    Lapiko ta Israel suntsitu pertsona bera zarie..ez ein ridikulue..ia Boko Haramnekin bardin ipinten zarien

    Deja una Respuesta
  2. Trump thanks jaja

    Amaitu da dana ya.. ez emon txapa gehixau.. ta beitxu Trump-ek amaitu dau jajaj.. oin aldarrikatu gure interesak ia zeuzer eitxen dozuen..

    Deja una Respuesta
    1. Israel suntsitu

      Genozidio baten salaketaren aurrean JaJa eta infantilizazioa badiera zure erreakzioa ez gabiltza bide onetik. Seguraski bizi osoan bere burua ez den inorengatik hatz bat mugitu eztuena lezioak ematen, hamaika ikusteko jaioak gara! Hipokresia etxean gorde urdea.

      Deja una Respuesta
    2. lapiko

      600.000 mila hildakotik gora eta zu tontokerixak esaten. Sekule mobidu eztana bestioi kontuek eskatzen. Tontolapiko.

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados