Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Orue Eskola Gizarte integratzaileen lanpostua eta trebakuntza beharrak identifikatzen jardungo da

Gizarte integratzaileen eguna ospatu zuten atzo Orue Eskolan.
Gizarte integratzaileen eguna ospatu zuten atzo Orue Eskolan.

Eubako Orue Eskolak Gizarte integratzaileen nazioarteko eguna ospatzen zela eta, figura hezitzaile horren inguruko jardunaldia burutu zuen atzo. Gainera, eskolaren 10. urteurrena betetzen dela eta, “diagnostiko bat burutzen ari gara Gizarteratze Teknikariaren lanpostua, funtzioak eta trebakuntza beharrak identifikatzeko asmoz”, eskolako arduradunen esanetan.

Gizarte integratzaileen zeregina “jendarte inklusiboago eta justuago bat” eraikitzeaz gain, “praktika kritikoago bat” gauzatzen ahalegindu behar da, Orueko arduradunen arabera. Horrez gain, “jendarte eredu honek barneratu dizkigun jarrera berekoi eta indibidualistak” deseraikitzen jardun behar du.

Naiz eta figura hezitzaile hau nahiko berria den, “garapen itzela izan du azkeneko urteetan Euskal Herrian”. Gizarte integratzaile ikasketak 1996an sortu ziren Estatuan, baina “ikasketak eta profesionalen perfila eta funtzioak oraindik ezagutaraztera eman behar dira”.

Orue eskolak hezitzaileak trebatzen dihardu 2007tik eta 2014an Gizarte integrazioko ikasketak eskaintzen hasi zen.

Gizarte Integratzaileei buruzko inkesta

Gizarte integratzaileen papera definitzeko, zabaltzeko eta baloratzeko asmoarekin, inkesta bat prestatu dute Orue Eskolako arduradunek. Ekimen horretan lagundu nahi dutenek, esteka hauetan aurkituko dituzte galdetegiak, euskaraz zein gazteleraz:

-Inkesta euskaraz betetzeko, sakatu hemen.

-Inkesta gazteleraz betetzeko, sakatu hemen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados