Maristak Durango
Jesuitak Durango
San Agustin kultur gunea Durango
Iurretako Udala

“Oraindik ere izen propio asko aldarrikatu behar ditugu esparru artistikoan”

Hiru saio eskainiko ditu euskaraz Alaitz Muro artista, arteterapeuta eta pedagogoak Durangoko Arte eta Historia Museoak antolatutako Izen propioak hitzaldi-zikloan. Otsailaren 17an izan zen lehena, eta 39 lagun bildu ziren. Harrera bero horrek berretsi du gaiak interesa pizten duela. Bigarrena hilaren 3an izan da, eta azkena gaur izango da. Hiru saioek ardatz bera dute: Lauren Elkin idazlearen Art Monsters: Unruly Bodies in Feminist Art liburua (Art Monsters: Gorputz errebeldeak arte feministan).

2023an argitaratu zen ingelesez, eta artezaleentzat “ondoan izan beharreko ezinbesteko argitalpena” izatera iritsi da. “Emakumeen istorioen, gorputzen eta artearen birebaluazio liluragarri eta originala da”, Muroren esanetan. Oraindik ere izena emateko epea zabalik dago museoan bertan.

Murok azaldu duenez, hi­tzaldiak elkarren osagarri dira. Liburuaren hiru kapitulu nagusietan oinarrituta, saio bakoitzak atal bat landuko du, hari narratibo komun batekin. Argitalpena ingelesez baino ez dagoenez, euskarazko hitzaldi hauek zubi-lana ere badira, testu teoriko garaikidea gure hizkuntzara eta gure testuingurura ekarriko baita. Saikeraren egilea, Lauren Elkin, New Yorken jaioa da, urte luzez Parisen bizi izan da eta gaur egun Londresen bizi da. Idazle eta saiakeragile zorrotza da, eta artearen, literaturaren eta generoaren inguruko gogoetak landu izan ditu. Art Monsters lanean, gorputza jartzen du erdigunean, eta arte feministaren genealogia proposatzen du, 1851tik gaur egunera arte.

Zer da, ordea, “art monster”? Murok azaldu duenez, Virginia Wolfek Professions of Women diskurtsoan aipatutako “Etxeko Aingerua” ideiarekin lotura estua dauka, eta kontzeptuak 60ko hamarkadan hartu zuen indarra, feminismoaren bigarren olatuarekin batera. “Munstroa” ez da hemen irudi beldurgarria; baizik eta gizarteak arautik kanpo kokatu dituen gorpu­tzak: emakumezko gorputzak, gorputz queer eta transak, ez-binarioak, arrazializatuak, gaixoak… Arte feministak gorputz horiei hitz egiten uzteko moduak bilatu ditu, eta hizkuntza berriak sortu.

Lehen hitzaldian, sarrerako markoa landu zuen Murok: artea eta gorputza nola uztartu diren historian, eta nola bihurtu den gorputz errebeldea esku-hartze feministarako espazio. Emakume artistek beren gorputzak eta bizipenak erabili zituzten sorkuntzarako, performancean, argazkigintzan, eskulturan, literaturan eta beste hainbat disziplinatan. Trauma, erasoak edo bortxaketak ez zituzten soilik esperientzia pertsonal gisa kontatu, baizik eta arazo politiko gisa. Artearen mugak nahastu zituzten, eta performanceren, an­tzerkiaren eta abarren bidez “substantzia eta norabidea erabat eraldatu” zituzten.

Diskriminazio argia

Bigarren saioan, “Emakumeentzako lanbideak” atala landu du, 1851tik aurrerako ibilbide historikoa aztertuz. Liburuak erakusten du emakumeek arte diziplina guztietan –pinturan, eskulturan, literaturan, argazkigintzan, performancean, besteak beste– egin dutela bidea, sarri itzalpean. Horregatik, Murok ohartarazi du: “Oraindik ere izen propio asko aldarrikatu behar ditugu”. Hedabideetan oraindik “emakume artista” etiketak erabiltzen dira, baina ez “gizonezko artista”, eta askotan emakume horien izen-abizenak ez dira aipatu ere egiten. Horrek agerian uzten ditu desoreka eta diskriminazioa argia.

Hirugarren hitzaldian, “Gorputza eta artea” atalak hartuko du protagonismoa. Emakumearen gorputza sarritan arazo gisa ikusi izan da historian: hormonala, hilekoaren menpekoa, zaurgarria… Baina Art Monstersek alternatiba bat eskaintzen du: gorputza botere-iturri gisa ulertzea, lotsa eta nahasmena bezalako sentimendu konplexuei lekua eginez. Era berean, arte feminista ez da beti polemikoa; askotan behin-behinekoa da, galderak irekitzen dituena, “ez dakit zeren bila ari naizen, nor naizen” esateko ausardia duenaren­tzat lekua ere bada.

Emakumearen gorputza sarritan arazo gisa ikusi izan da historian: hormonala, hilekoaren menpekoa, zaurgarria…

Mugimendu artistikoan sortzaile asko daudenez, Muro ez da ausartzen izen propio zehatz batzuk lehenestera: “Ez dauka zentzurik batzuk aipatzea eta beste ba­tzuk isilaraztea”. Hitzaldietan diziplina anitzetako adibideak ekarriko ditu, ikus-entzunezko materialarekin lagunduta. Ordubeteko saioek ez dute dena agortuko, baina publikoari ateak irekiko dizkiote. Azken hitzaldian, gainera, hausnarketarako eta eztabaidarako tartea zabalduko du, eta “sorpresaren bat” ere iragarri du.

Argi dago, gaur egun, genero ikuspegitik eta LGTBQ+ komunitatearen eskubideen testuinguruan, halako ziklo batek berebiziko garran­tzia duela. Arteak ez du soilik errepresentatzen; errealitatea eraldatzeko gaitasuna ere badu. Art Monstersek “arrotza dena familiar” egiten du, “gure ohituretatik iratzartzen gaitu, izateko beste modu batzuk ikusteko aukera emanez”.

Durangoko Museoan abiatu den bide honek ez du soilik iraganeko aitzindarien lana gogora ekarriko. Etorkizunerako gonbita ere bada: gure gorputzen egia esateko, hiz­kuntza berriak asmatzeko eta izen propioak –emakumeak, queer, trans, ez-binarioak eta bestelako identitateak– dagokien tokian jartzeko. Bidea ez da amaitu, oraindik asko dago egiteko, baina hitzaldi hauek urrats sendo bat dira memoria, aitortza eta sorkuntza askearen alde.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados