Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zoriontasuna

Zoriontasuna

Zoriontasuna ez da erosten, ez dago salgai. Zoriontsu ez dena nonahi izango da malerus. Halere, zoriontasunera heltzeko bidea, beste arlo asko lez, landu egin behar dugulakoan nago. Hona hemen telebistako aurpegi ezaguna den Eduardo Punset psikologoak zoriontasunera heltzeko proposatzen digun dekalogoa:

  1. Ez saiatu beti, eten barik, zoriontsu izaten. Zoriontasuna emozio positiboa da eta unibertsala, emozio guztiak bezala efimeroa da, iragankorra. Hori bai, barruan har hori sentitzen dugunean, esan dezagun ozenki ???ederto nago???, ???zoriontsua naiz???.
  2. Saia gaitezen gure helburuen eta helmugen prestakuntzan disfrutatzen. Helburua ez eze, prozesua ere garrantzitsua baita.
  3. Zoriontasuna, batez be, beldurrik eza da. Baztertu dezagun beldurra edo segurtasunik eza sortzen digun guztia.
  4. Zaindu ditzagun detaileak eta gauza txikiak, beti proiektu handietan obsesionatu barik.
  5. Azken ikerketen arabera, adinean aurrera joan ahala zoriontasunak gora egiten du.
  6. Ahalegindu gaitezen  gehien gustatzen zaiguna egiten: irakurtzen, kirola egiten, edota lanean gogoko badugu.
  7. Ez dezagun inor mespretxatu. Maitasunaren antitesia ez da gorrotoa, besteenganako mespretxua baizik.
  8. Zaindu ditzagun gure harreman pertsonalak.
  9. Aprobetxa dezagun imajinatzeko edo amets egiteko dugun berezko gaitasuna.
  10. Aprobetxa ditzagun oporrak eta aisialdia gutxiago gastatzeko eta geure burua hornitzeko.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Ana

    Nahiz eta lanera joateko km asko egin ditudan arren Landa pantanotik pasatzen naizen bakoitzean beti pentsatzen dut: Landa ederra dugu hemen Euskalherrian benetan!

    Guztiz ados nago: zoriontasuna gauza txikietan bizitzen dago: ikea-ko armairu bat montatzean eta entelatzean, oso polita geratu zait; geranioak landatzean, lore gorri-gorri ederrak ateratzen zaizkie, etabar. Bizitza oso simple izan behar da, guk geuk geure buruari zaila egiten diogu batzuetan.

    Deja una Respuesta
  2. Ana

    Nahiz eta lanera joateko km asko egin ditudan arren Landa pantanotik pasatzen naizen bakoitzean beti pentsatzen dut: Landa ederra dugu hemen Euskalherrian benetan!

    Guztiz ados nago: zoriontasuna gauza txikietan bizitzen dago: ikea-ko armairu bat montatzean eta entelatzean, oso polita geratu zait; geranioak landatzean, lore gorri-gorri ederrak ateratzen zaizkie, etabar. Bizitza oso simple izan behar da, guk geuk geure buruari zaila egiten diogu batzuetan.

    Deja una Respuesta
  3. zuriñe

    Hau benetan polita eta behintzat nire bizitzan momentu aproposa batean heldu da. Eskerrik asko

    Deja una Respuesta
  4. zuriñe

    Hau benetan polita eta behintzat nire bizitzan momentu aproposa batean heldu da. Eskerrik asko

    Deja una Respuesta
  5. Nazaret

    Oso dekalogo baligarria. Saiatuko naiz buruan izaten.

    Deja una Respuesta
  6. Nazaret

    Oso dekalogo baligarria. Saiatuko naiz buruan izaten.

    Deja una Respuesta
  7. Gurutze

    Zelako egiak, filosofía oso ona.
    Inprimatu egin dot eta nere aurrean jarri dot, gogoratzeko.

    Deja una Respuesta
  8. Gurutze

    Zelako egiak, filosofía oso ona.
    Inprimatu egin dot eta nere aurrean jarri dot, gogoratzeko.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados