Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Topalekuak: tabernak ala liburutegiak

Denbora librean gazte zein hain gazteak ez garenon topalekurik ohikoena taberna edo kafetegia izaten da gurean. Zer esanik ez, zerbait ospatzeko jatetxea izaten dela lekurik ia naturalena. Esate baterako Durangon, bilaketa azkar bat eginda, ondorengo datuak aurkitu ditut; Bares y Tapas (43) Bares (31) Comida rápida (29) Cafeterías (20) Tabernas (6) Cervecerías (4) Bares de tapas (1) Mesones (1). Liburutegi publikoen bilaketa eginez gero ordea, liburutegi publiko bakarra dagoela konturatuko gara eta liburudendak ere ez dira askorik.

Krisia dela eta gero eta jende gutxiago joaten omen da taberna eta jatetxeetara, horrek kezka eta tristura handia sortzen die herritar askori. Egia esan ez da pozgarria jarrera edo egoera berri horrek tabernetako langileak langabeziara bultzatzen baditu, halere askotan pentsatu dut tabernara joan beharrean liburutegira joango bagina zenbat gehiago jakingo genukeen, zenbat kultuago izango ginatekeen, zenbat diru gehiago izango genukeen kultura gaietarako; zinerako, antzerkirako, dantzarako edota musikarako. Zenbat eskertuko lukeen gure gorputzak.

Gaur egun herri gehienetan ditugu liburutegi publiko egokiak eta ondo antolatuak, liburuak maileguan etxera eramateko zein bertan irakurtzeko. Abadiñoko liburutegian trukerako aukera be ba omen da. Ordutegiari buruz ez dut lan egiten dugun erabiltzaileontzat aproposena denik esango, baina tira. Durangon gainera ludoteka ere badugu, halere, zenbait guraso gazte sarriago joaten da euren ume txikiekin tabernara liburutegira baino, nik uste. Jarrera horrek zer pentsatu eman dit. Finlandian esate baterako familien %80 joaten omen da asteburuetan liburutegi publikoetara. Gurean ez dakit zenbat familia joango diren, baina nago ez direla askotzarik izango.

Sentitzen dut tabernariengatik, ez dugu langabe gehiagorik behar, baina ez legoke txarto taberna gutxiago eta liburutegi gehiago balego.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 170
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Marisa

    Atzo Izurtzako ETxeburu dorrean izan nintzen literatura solasaldi batean eta leku aproposa otu zitzaidan topaleku lez. Tabernan baino lasaiago hitz egin genuen eta hori bai, ardotxoa be edan genuen tertulia amaitzean

    Deja una Respuesta
  2. Marisa

    Atzo Izurtzako ETxeburu dorrean izan nintzen literatura solasaldi batean eta leku aproposa otu zitzaidan topaleku lez. Tabernan baino lasaiago hitz egin genuen eta hori bai, ardotxoa be edan genuen tertulia amaitzean

    Deja una Respuesta
  3. Mikel

    Ados nago baina, liburutegien eredua aldatu beharko litzateke eta jendea alkartzeko aukera gehiago emon, nik uste.

    Deja una Respuesta
  4. Enea Galea

    Bat nator zurekin, Marisa. Hausnarketa sakona egiten duzu.
    Liburutegira (gehiagotan) joateko ohitura hartzea bakoitzaren erantzukizuna da. Erronka gogorregia, agian?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados