Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

“SuperPop” aldizkaria

Gazteentzako ‘SuperPop’ aldizkariak paperean inprimatzeari utziko dio eta azken zenbakia hilaren 22ra arte izango da salgai. Hemendik aurrera interneteko edizioa baino ez dute egingo, doakoa eta asterokoa izango dena. Nire gaztaroan arrakasta handiko aldizkaria desagertuko dela jakin dudanean, pena handia hartu dut. Mundu mailan, ospe handia lortu zuten abeslari gazteekin elkarrizketak, irudiak, kontzertuak eta bitxikeriak eskeintzen zituzten eta gurasoek astebururako emandako diruarekin erosten genuen  Super Pop aldizkariaren azkenengo zenbakia. Egia esan, 80.hamarkadan arrakasta handikoa zen.

Gaur egun paperean inprimatzearen etorkizuna iluna da. Ez dakit zer gertatuko ote den baina… etorkizuna internetarena da. Teknologia berriaren garaian bizi gara eta abiadura handia hartzen ari da. Baina hau gertatzen den bitartean, telezaborra gorantz doa. Birus informatiko batek bezala ukitzen duen guztia kutsatzen du eta telebista egiteko beste modelo batzuk ere programazioetatik murriztu egiten dituzte. Hau da panorama!

Mota honetako programak giza intereseko edozein gai, gertaera sozial edo politiko aitzakiatzat hartzen dute ikusleak modu zakarrenean erakartzeko: sexua, indarkeria, umore zakarra erabiltzen dituzte saio berean. Gaur egungo telebistan, eskandaluaren eta sentsazionalismoaren gehiegikeria indarrean dago. Zelan uler daiteke?

Jakin badakigu, komunikabideen atzean interesak, botereak eta modelo sozial eta ideologikoak daudela. Horretarako, nobere buruari galdetzea zergatik lehentasuna ematen dioten gai bati eta beste batzuk ezkutatzen dituzten nahikoa da. Modu erreza da telebistako mezuak kritikoki ulertzen hasteko eta uste dut, garaia dela.

Eredu honekin  kritikoa izaten jarraituz, adin txikikoei babesteko ordutegia errespetatu behar bada, hobe da arratsaldetan haurrentzako programazioa berreskuratzea. Lehen eskeintzen zen eta gaur egun telezaborra besterik ez dugu.

‘SuperPop’ aldizkariak paperean inprimatzeari uzten  dionean, merkatutik desagertuko da. Zergatik ez dira desagertzen behingoz, telezaborra kontsumitzen diren produktoak? Gure esku dago.

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados