Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Sarriren pitxerrak

Sarriren pitxerrak

Pasa den udan hedabide
honetan idatzitako ???Ametsetan
???
zutabearen
 haritik
SARRI, HITZEZ ETA AHOTSEZ herri
ekimena sortu eta burutu dugu
oraintsu.

Ametsak gauzatzeko ez dago
bidaide edo bidelagun onak izatea
bezalakorik eta horretan zorterik
onena izan dudala aitortu behar
dut. Bidaideok protagonismo
zaleak ez diren arren, euren izenak
aipatu egingo ditut oraingoan:
Xabier Boveda, Ixone Aroma, Miren
Ertzilla, Ziortza Aldekoa-Otalora,
Jon Gorritxategi, Asun Elorriaga eta
Goiuri Iturriza. Gaitz aurki daiteke
bidaide hoberik.

Ametsaren inguruan bildutako
koadrilatxo hau bada egitasmoari
forma ematen hasi ginen eta urte
hasieratik ona hitzaldi zein
solasaldiak antolatu ditugu.
Herritarron erantzunak indarra eta
poza eman digu hasieratik bertatik
eta horri esker azken txanpara,
barikuko irakurraldi erraldoira,
animoso heldu gara.

Aurrekoak ondo joan badira,
barikukoa hunkigarria izan da herri
ekimenean sinesten dugunontzat.
Adin, kolore, ideologia, lanbide eta
jatorri ezberdinetako gizandreok
batera aritu gara literatura egiten
eta literaturaz gozatzen. Ez da
erronka makala!

Nekez adierazi daiteke berbaz
une horietan sentitzen den poza
eta atsegina, beraz, lerro hauen
bidez eskerrak emotea baino ez
zaigu geratzen. Eskerrak SARRI,
HITZEZ ETA AHOTSEZ herri ekimen
honetan irakurtzen, kantatzen,
musika jotzen, deklamatzen zein
entzuten parte hartu duzuen, ipar
zein hegoaldeko lagun, adiskide
eta Sarrizale guztioi.

PLATERUENA kafe antzokiko
ekipo osoari be eskerrak, zuek
barik ezin izango baikenukeen,
inondik inora, egitasmoa burutu.
Profesionaltasun apartaz gain,
zuen hurbiltasuna sentitu dugu
uneoro. Mikrofonora hurbildu diren
partaide guztiei argazkiak egiten
jardun duen argazkilari
boluntarioari be eskerrak, baita
bideo grabatzen sei orduz aritu den
lagunari.

Ezin aipatu barik utzi
irakurraldia hasi eta amaitu arte
bere aulkitik zirkinik egin gabe
egon den Natalia Uribelarrea.
???Bariku iluntze ederra igaro
dugu Plateruenean, zure semearen
 ondasunez baliatuz
Natali???. 

SARRI, behin honen antzeko
zerbait irakurri nizun:
???Idazleak pitxer huts bat
eskaintzen du, irakurleari dagokio
pitxer hori betetzea???

Ez dakigu zenbat pitxer bete
ditugun solasaldietan eta barikuko
irakurraldian baina, argi daukagu
oraindik badugula beste hainbat
solasaldi zein irakurraldi
antolatzeko lain pitxer.Eskerrik
asko SARRI hain pitxer ederrak
sortu eta eskaintzeagatik. 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados