Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Risoterapia

Barre egiteari ekin behar
diogu. Azken boladan ez dut
besterik entzuten, egunkarietan,
interneten eta osasunean
espezializatutako aldizkarietan.
Risoterapia eta dituen onuraz asko
irakurri dut. Batetik, udalerri
gehinetan ikastaroak antolatu
direlako eta bestetik, izena
emateko epea zabaltzen denean,
berehala betetzen direlako. Eta
diot, barre egiteko beharra
daukagu? Ez gara zoriontsu bizi?
Ezetz ematen du. 

Lagunekin bazkaltzera joan eta
bertan, barre egin beharraren
onurak zeintzuk diren azaldu
dizkidate. Barre gutxi egiten da
 gure gizartean baina
dagoen egoeraren aurrera, zelan
egingo dugu barre, tristezia bada
nagusi, eh? Eta egoera horri
gehitzen badiogu ez dugula
zentimorik ez
 dentistearengana joateko,
ba… ai ene, hobe ahoa itxita
badugu. Ez dago barre egiteko
modurik, neska!

Mundu osoa hitz egiten ari da,
barre egitearen garrantziaz, eta
zergatik? Internetera jo dut eta
han aurkitu ditut, barre egitearen
onurak zeintzuk diren. Definizio
asko eta zerrenda luzea denez,
batzuk aukeratu ditut. Barreak,
bere inguruan bibrazio positiboa
sortzen du, erakargarria da eta
edertu egiten du gizakia, pertsona
irribarretsu batek erakarri egiten
gaitu eta bere ilusioa eta animoa
kutsatzen digu. Barreak gauza
guztiez eta guztiekin barre
eginerazten digu eta zoriontsu
sentierazten gaitu; erlaxatu,
mundua era baikorrean
ikusarazten digu. Hau da
paradisua!

Horrelako definizioak ikusiz
gero, barre egitea besterik ez
zaigu geratzen baina egiten
dugunean zer gertatzen da? Kasu
honetan ere, barre egiten
dugunean, gure biriken gaitasuna
hobetu egiten da, toxinak
kanporatu eta gure bihotzak
gogotik lan egiten du bere funtzioa
hobetu, zelulak oxigenatu,
odolaren zirkulazioa suspertu eta
barne organoak azkartu egiten
dira. Baina guztia gutxi balitz,
barre egiterakoan diafragmaren
espasmoak direla eta, barne
masaia onuragarria sortzen da;
horrela: birikak, bihotza, gibela,
giltzurrunak eta hesteak…gure
organismoko alde guztiei on egiten
die; itzela da, mesedegarriagoa
ezin izan.

Teoria guztia ikasi ondoren,
orain praktikan jarri behar da.
Saiatu naiz eta alferrik da, ez zait
irtetzen. Nola egingo dugu barre
gure inguruan dagoen errealitate
gordinarekin? Petronorrek erdira
jaitsi du produkzioa, larrialdiak
gainezka langile murrizketen
ondorioz, gizarte laguntzen
jaitsierak,  bikotekideengatik
emakumeak erahilak dira eta
2012.urteari hasiera eman
zaionetik ez dakit zenbat diren,
Somaliarako laguntza eten du
Gurutze Gorriak… Asko kostatzen
zait egoera honetan teoria guztia
praktikara eramatea. Halere,
aitortzen dizuet saiatuko naizela.
 Ene, hau bai pozgarria!
Athleticek Espainiako Kopako
finalerdietara sailkatzea eskurago
du Mallorcaren kontrako partida
irabazita. Athletic, Athletic, eup!
Pare bat egunetarako poza!

 

 

 

 

 

 

 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados