Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Plastikoaren kalteak

Plastikoaren kalteak

San Frantzisko bere zubiagatik da entzutetsu mundu osoan baina, horrez gain, badu aipatzeko beste motibo bat, hain zuzen Estatu Batuetako lehen hiria izan baita plastikozko ur botilen salmenta galarazten instalakuntza eta jarduera publikoetan.

Plastikoaren kalteaz jabeturik, plastikozko ur botilak saltzea debekatzen duen udal araudia hilabete honetan onartu du eta eraikin publikoen barruan antolatzen diren jarduera guztietarako berehalako debekua ezarri du. Gainontzeko ekitaldietarako, kanpoan egiten direnetarako adibidez, 2016 jarriko da araua indarrean. Kirol eta kultura gertakizun handietarako, esate baterako maratoi edo antzekoetarako 2018ra arte izango dute egokitzapenak egiteko aukera.

Beste adibide bat Australiako Bundanoon turista herrian aurki dezakegu, 2009an munduko lehen herri izan zen ur botilen salmenta guztiz debekatzen. Harrezkero Concord, Massachusetts, eta Estatu Batuetako zein Kanadako hainbat campusetan debekatu izan dira botilok. Europan Venezia izan da iturri publikoen erabilera bultzatzen eta botiletako ur kontsumoa murrizten aitzindaria.

Neurri hauek ez dira debeku hutsak, baizik eta, iturri publikoak berriztatzea eta herritarrak euren altzairu herdoilgaitzezko edo kristalezko botilak betetzera animatzeko kanpainez lagundurik egoten dira. Ekitaldi jendetsuetan pitxarrak eta kristalezko edalontziak jartzen dira.

Gurean ostera, munduko herri aurreratuen kontrako norabidean goazela dirudi. Adibiderik argiena oraintsu onartutako araua, zeinek jatetxeetan berriz erabiltzeko olio ontziak debekatzen dituen, horren ordez bezero bakoitzarentzat erabili-botatzeko banakako ontzietara joz. Argi dago arau horren atzean planetarekiko erantzukizun eza eta interes ekonomikoak daudela.

Nago beste tren bat hartu beharko dugula, berandu baino lehen, gure planeta plastikoz bete orduko bide berriak jorratuz. Ez da hain zaila, herri guztietan baititugu iturriak eta sarritan etxera heltzen zaigun ura ere eta baita erosten duguna baino eskasagoa.

Birziklapenik onena, hondakinik ez sortzea.

 

Iturria: elplasticomata.com

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 170
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. CARMEN

    Nik beti eramaten dut plastikozko ur botila bat poltsan, baina iturriko urarekin betetzen dut. Agian ez da beti posible izango, baina ahal denean ideia ona da botilarik ez erostea, batez ere etxeko kontsumorako.

    Deja una Respuesta
  2. CARMEN

    Nik beti eramaten dut plastikozko ur botila bat poltsan, baina iturriko urarekin betetzen dut. Agian ez da beti posible izango, baina ahal denean ideia ona da botilarik ez erostea, batez ere etxeko kontsumorako.

    Deja una Respuesta
  3. Marisa

    Bat nator zurekin Pilar, zaila izango da baina, Venezian eta Bundanoonen lortu badute, guk zergatik ez?

    Deja una Respuesta
  4. Marisa

    Bat nator zurekin Pilar, zaila izango da baina, Venezian eta Bundanoonen lortu badute, guk zergatik ez?

    Deja una Respuesta
  5. Pilar

    Oso ondo, Marisa, baina zaila izango da plastikozko botilaren ohitura aldatzea. Publizitateak bultzatzen gaitu plastikozko botila eramatera esku artean, gainera askotan osasuna, eta kirolarekin batera doala plastikozko botilarena. Gero bai, bila dezakegu beste modu bat ura hartzeko, baina botilarena baino erosoagoa eta ???chic???agoa ez da izango, ez?

    Deja una Respuesta
  6. Pilar

    Oso ondo, Marisa, baina zaila izango da plastikozko botilaren ohitura aldatzea. Publizitateak bultzatzen gaitu plastikozko botila eramatera esku artean, gainera askotan osasuna, eta kirolarekin batera doala plastikozko botilarena. Gero bai, bila dezakegu beste modu bat ura hartzeko, baina botilarena baino erosoagoa eta ???chic???agoa ez da izango, ez?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados