Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Pentsioak

Fatima Bañez Espainiako Gobernuko Enplegu ministroaren gutun bat jaso dut. 0,25eko igoera izango omen du nire pentsioak. 48 urte eta gero hau! Pentsatu dut neure kautan. Beste askoren eredua jaraituz, itzuli egin diot gutuna. Badakit Fatimak ez duela susto handirik hartuko baina, 48 urtez zintzo-zintzo kotizatu ostean gutun honen edukia barre eta burla lez hartu dut eta horixe eskatu dit barruak.

Izan ere, Fatimaren bide honetatik, mirariren bat gertatu ezik behintzat,  gure erosteko ahalmena gero eta murritzagoa izango da. Urterik urtera ahalmen hori galtzen baikara. Martxa honetan beldur naiz, bihar-etzi, oraintsu Mosku inguruan izan den lagun batek kontatu didan egoerara helduko ote garen. Hango pentsiodun askok ez omen dute erropa erosteko ere dirurik eta seme-alabek baztertutakoak erabili behar izaten ei dituzte. Jateko berriz, lur txatal bat lortzen duenak bertan landatzen ditu ortuariak. Gainontzekoek auskalo.

Hurbilago ere egoera latzak baditugu eta esango nuke emakumeak direla larrien bizi direnak. Etxean edota kotizatu barik lanik gogorrenak egiten dituzten andrak dira kaltetuenak. Ez nuke nahi orain dela zenbait egun ETBn emakume bati entzun niona ohikoa bihurtzerik. Bilboko emakume batek kontatu zuen ohetik jaiki gabe zegoela etxea berotzeko argi indarra ordaintzeko dirurik ez duelako. Fatimak iragarri digun 0,25arekin be nekez berotuko du etxea. Eta zenbat horrelako?

Egia esan, datu hauek benetakoak badira, hemen KPIa (Kontsumoko prezioen indizea) 1,3 igo den bitartean, pentsioek 0,25 igoera baino ez dugu izango. Pentsio kutxak berriz, gero eta zulo handiago omen du. Eta denok kieto? Ez, pentsiodunok ere hasi gara mugitzen. Borrokan arituak gara eta jubilatuta gauden arren, geure eskubideen alde ekiteko adorea eta indarra izango dugulakoan nago.

Edozelan be, igoera lotsagarri honen aurrean, bidegabekeria honen aurrean, pentsiodunoi antolatzeko ordua heldu zaigu, ea alderdi, sindikatu eta bestelako giza mugimenduen laguntza eta solidaritatea ere lortzen dugun. Gure esku dago behintzat, kalera irtetea eta boto garaian nori eman erabakitzea. Zirt edo zart, zerbait egin behar dugu, hainbeste urtez, izerdiz eta ahalginez bete dugun pentsio kutxa lapurrek guztiz hustu baino lehen.

 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (5 votos, media: 4,80 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Durangar

    Los mismos que cobran cinco mil euros al mes por ser tesoreros de sus partidos y que dicen que no saben nada de contabilidad, son los mismos que te aconsejan que te hagas un plan de pensiones para el futuro.
    Nora goaz holan?

    Deja una Respuesta
  2. Anabel

    Bai horixe. Antolatzeko ordua heldu jaku. Otsailaren 22ko manifestazio erraldoira ez dugu hutsik egingo. Hantxe izango gara. Ez gaituzte kikilduko behintzat

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados