UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Pausorik pauso

Gaztetxo nintzela entzun nuen lehen aldiz
“erabakitzeko eskubidea” eta
harrezkero amets bihurtu. Zenbat eztabaida ez
ote dugu erabili horren inguruan urteokaz;
autodeterminazioa, autonomia,
independentzia.

Gure Esku Dago
ekimena sortu zenean rokero zaharrok animatu
egin ginen, bazirudien behingoz, denontzat
zegoela lekua guardasolpe horretan.
Durangotik Iruñearainoko katea eraiki
genuen pasa den urtean, eguzki galdatan,
emozioz eta ilusioz bete gintuen ekitaldian.

Aurton jostun ibili gara, oihalak
josten, adostasunak josten, herri libre batean
zoriontsuak izateko ametsak josten. Atzo barriz
gure oihalak hartu eta udari hasiera emoteko,
hondartzara joan beharrean Bilbora abiatu
ginen Bizkaiko hainbat lekutakoak.
Durangaldekook ez ginen atzean geratu, trenak
eta autobusak leporaino beteta joan ziren
Bilborantz.

Ederra izan zen
eguerdian Ibaizabalen bi ertzetan egin genuen
oihal astintzea. Urteetan ezpaloi ezberdinetan
eta sarritan aurrez aurre egondakoak batera
geunden atzo, bazirudien aurreko urteetako
zenbait gorroto eguzkipean urtzen zirela.
Emozioz bete nintzen egia esan. Ostean bertso
eta kantu artean ase genuen eguerdiko gosea.

Arratsaldean Katedralera bidea
laburra suertatu zitzaidan hainbeste
gizandreren artean. Zenbat gazte! Zenbat
belaunaldi alkarregaz! . San Mameseko aulki
hutsek ostera tristura puntua sortu zidaten.
Asko ginen baina ez estadioa betetzeko lain.
Bezperako partida ikusteko bete ei zen, gu ez
ginen kapaz izan. Emanaldia be motel samarra
iruditu zitzaidan.

Azken txanpako
albisteak ordea animoa piztu zidan. Ispasterko
herritarrek eta Dimoztarrak, ozen eta argi,
2016an galdeketak antolatuko dituztela iragarri
zuten erabakiaren aroari bultzada bat
emoteko. Neure kautan zera pentsatu nuen:
Dimoztarren mugakideok ere
horrelakoren bat egingo bagenu?

Pausorik pauso eraiki beharko dugu
bidea eta defendatu gure eskubidea, gure esku
dago josten jarraitzea.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Dimoztarren mugakidea

    Ondo legoke bai Dimoztarren mugakideok be galdeketa antolatzea.

    Deja una Respuesta
  2. Dimoztarren mugakidea

    Ondo legoke bai Dimoztarren mugakideok be galdeketa antolatzea.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados