Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Paleolitikoko mañariarrak

Mañariako Askondoko kobazuloan gizakiak paleolitikoan egindako labar-margoak topatu dituzte???, esan zuten eguazteneko Teleberrian.

– Paleo zer? ??? Galdetu zuen Mañarian bizi den amama Bittorik, albistea entzuten genuen bitartean.
– Bai amama, garai bateko gizakixek, oin dala urte asko egindako marrazkixek topatu dituela Askondoko kobazuloan, Zallobentako harrobiaren parean dagoen kobazuloan.
– Bai, nik ezagutzen dot kobazulo hori ??? jarraitu zuen amamak esaten. – Eta horrek, gizaki horrek, Mañariarrak izengo ziren orduen???
– Klaro baietz! Zelan joango ziren bestela kobazuloraino, taxia hartuta ala?

Amama eta biok sinetsi egiten dugu kobazulo hartan bizi ziren gizakiak mañariarren arbasoak zirela, eta gaur egungo mañariarrak, haien seme-alaben ondorengoak direla. Amamak eta biok imajinazioa jartzen diogu historiaren istorio honi, eta albokoek barre egiten dute konplizitate puntu batekin.  Berak esaten duen moduan,???on hutsek??? izango gara, umeen antzera, xalo-xaluek.

Mañariako kobazulo batean orain dela 25.000 urte gizakiak egindako labar-margoak topatu omen dituzte. Gure eskualdean baditugu jada bi adibide garbi, ondarea eta magia eskutik hartuta doazenak: Argiñetako nekropolia eta Mañariako kobazuloa, erdi arokoa bata eta paleolitikokoa bestea. Gure arbasoek utzi diguten ondare biziaren eta aberatsaren adibideak dira.

Amamari agur esan ostean, Argiñetak eta Askondoko kobazuloak nire buruan jarraitu dute. Zer utziko diegu guk gure seme-alabei? Galdetzen diot nire buruari. Eta zerrenda bat egitea otu zait, hurrengo belaunaldiek gugandik ikasi eta gordetzea gurako nituzkeenen zerrenda: gure hizkuntza, gure nortasuna eta daukagun altxorrik biziena; gure paisaia, harrizko mendi tontorrak eta larre berdeak.

Euskaldunon euskara, euskaldunon paisaia. Uste dut bi horiek egoera larrian daudela. Euskara frantsesaren eta gazteleraren presiopean bizi da; beste bi hizkuntzei uko egin gabe, euskararen erabilgarritasuna eta aberastasuna berreskuratu behar dugu. Paisaiari dagokionean, azpiegiturek eta horiek eraikitzeko beharrezkoak diren harrobiek ere presiopean dute.

Ze hizkuntz eta ze paisaia utziko diegu gure ondorengoei?

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados