Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Operación bikini

Operación bikini

Uda hurbildu ahala gorputz perfektua lortzeko mezuek ugaldu egiten dira eta mezu horiek, gura nahi ez, eragina izaten dute pertsona askorengan eta, gutxi asko, denok jausten gara ???operación bikini???aren menpekotasunean, batez ere neska gazte eta nerabeak, sarritan antsietatean eroriz eta autoestima galduz.

Urte sasoi honetan beltzaran-kolore perfektua lortzeko produktuak, liraintzeko kremak edota loditzen ez duten elikagaien eskaintzak gehitu egiten dira eta gorputz ideal bat izan ezik ezingo dugula berdin gozatu pentsarazten digute. Izan ere ???Lodi bazaude, geratu etxean??? diosku zelanbait publizitateak eta gorputz ideala lortzea obsesio bihurtuz ???bikini operazio???an murgiltzen gara geure buruarekin haserretu arteko borrokan.

Egoera honi aurre egin guran Emakume Gazteen Federazioak ???Ez zaitez zure neurriaren menpeko izan??? ‘No seas presa de la talla’ kanpaina jarri du abian, gorputz mota ezberdinak errebindikatzeko eta irreala den gorputz idealaren irudia baztertzeko. Kanpaina honen helburua gorputz perfektuaren aldeko publizitatearen mezuek egiten duten eragin negatiboa murriztea da.

Kanpaina honek ez du miraririk egingo baina behintzat udako gure obsesioa ???operación bikini??? ez izatea bultzatuko du eta, gorputz perfektua izan ez arren, edota loditxo egonda ere, osasuntsu eta zoriontsu izan gaitezkeela pentsatzera eraman gaitzake. Interesgarria neska gazteen ekimen hau.

 

 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Carmen

    Horrelako publizitateari kasurik ez egitea onena dela uste dut. Nork erabakitzen du zein den gorputz perfektua? Gorputzik perfektuena gorputz osasuntsua da, eta daukagunarekin gustora egotea da gakoa, eta hori gure esku dago.

    Deja una Respuesta
  2. Carmen

    Horrelako publizitateari kasurik ez egitea onena dela uste dut. Nork erabakitzen du zein den gorputz perfektua? Gorputzik perfektuena gorputz osasuntsua da, eta daukagunarekin gustora egotea da gakoa, eta hori gure esku dago.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados