UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Olgetan

Txikitan hainbat ordu eder pasatzen genduzan olgetan. Eskolako errekreoan zein eskolatik urten ostean. Sasoian sasoiko jokoak egoten ziren. Ez dakit zerk edo nork ezartzen zituen joko-sasoiok, baina seguru asko eguraldiak izango zuen eraginen bat.

Gure eskolan neskak eta mutilak berezituta egoten ginen, halan da ze, jolastoki bana izaten genuen, antzerako samarrak ziren neurrian. Sokasaltoan, taian, kromoka, inkean, ziban, tortoloxetan, kubike (ezkutaketan), 1-2-3 karabi-karaba, iturrietan eta txorro morroka olgetan gendun. Ofizio jolasak be gure gustukoak izaten ziren; dendari, etxeko andre, erizain, edo praktikante be izaten ginen gure jokoetan. Edozelan be, olgeta gehienak taldean egiten genduzan

Eskolatik kanpo be antzekoak izaten ziren gure denbora-pasak. Baserriko atartean, karrajuan zein ezkaratzean olgetan gendun, batzuetan etxe baten, hurrengoan bestean. Txirri-txirriak arrapetan  edo txorien habiak topetan be ibiltzen ginen. Ume batzuk trebeak ziren euren jostailuak egiten be: punteria lantzeko tiragoma, aldatza behera joateko goitibera.  Herriko jaietan, haurrentzako jolas bereziak antolatzen ziren: zaku-karrerak eta aulki-jokoa, besteak beste

Gaur egun guztiz bestelakoak dira kontuak. Lehengo joko eta jolas asko baztertu eta ahaztu egin dira. Izan be hainbat eta hainbat joko didaktiko dago. Umeak txiki-txikitatik lantzen dabe psikomotrizitatea, koloreak, zenbakiak, izenak. Guk ez geneukan hainbat joko ederren jabe dira, zorionez. Horrez gain tailerrak be antolatzen dira umeek irudimena landu dagien eta jolasean goza dagien.

Halere, azken boladan behin baino sarriago ikusten dudan egoera batek kezkatzen eta tristatzen nau. Ume askok euren makinatxoarekin baino ez dabe olgetan. Taldean egon arren, nor bere makinarekin ibiltzen da, ondoan duenari inolako arreta edo jaramonik egin barik. Taldean egon arren, bakarrik olgetan dabe. Ezer onik ekarriko ote dauzku olgetako era horrek? indibidualismo horrek?

Nire ustez, aro barrian gagozen honetan be,  komeni jaku, besteak beste,  Jean Piaget edota Maria Montessoriren teoriak birpasatu edo irakurtzea, hain zuzen,  jolasak haurraren garapenean duen garrantziaz jabetzeko eta gure umeen garapen hori behar dab moduan jagoteko.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Pilar

    Jolasekin batera nora doaz harreman pertsonalak? Nora eramango gaitu idibidualimo hutsak? Elkartasunetik, taldetik, gizateritik??? oso urrun, eta elkarrekin ez bagaude, bakardadeak ahulagoak egiten gaitu arriskuaren aurrean. Nori komeni zaio horrela izatea?
    Dena den, gauzak aldatzear daude, eta arazo horretaz kontziente gara, gero eta jende gehiago. Ziur aski antzineko kontuak ez dira itzuliko, baina badago itxaropenik eta elkarrekin egoteko era berriak aurkituko ditugu, makinekin, edo makina barik.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados