Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Nola aldatzen diren gauzak

Prebentzioa da gaixotasun bati aurre egiteko tresnarik hoberena. Prebentzioa da, auto istripuak murrizteko egin behar dena. Prebentzio kanpaina informatiboak antolatzen dira eskoletako gaztetxoek drogen aurrean izan behar dute jokabide zuzena eskeintzeko. Beti entzun izan dut mezu hau baina oraingo honetan, gauzak aldatu egin dira eta kasu batzuetan, ez da horrela. Ohiko edo errutinazko ginekologia azterketak ez dira derrigorrak. Hori da, osasun publikotik igorri diguten mezua eta komunikabideek bildu ez duten informazioa. Badirudi, emakumeekin zerikusia duten guztia ez dela interes orokorrekoa. Beno, guztia ez.

Benetan, gaur egungo osasun sare publikoari ez diot piperrik ere ulertzen. Barkatu erabilitako tonuagatik baina ez ulertzeaz aparte, oso haserre nago. Emakumeekiko errespetu falta handia baita.

Azken urteotan, sare publikoak eskeini izan duen zerbitzu bat izan da. Abadiñoko planifikazio familiarrera bi urterik behin joanez gero, zitologia egiteaz gain, haztatzeak egiten zituzten bularretan zein sabeletan, antisorgailuen inguruko datuak eta haurdunaldirako prestatzeko  informazioa. Orain, berriz, gauzak aldatu egin dira eta ezinbestekoak ziren frogak gaur egun beharrezkoak ez dira. Sintomarik agertzen ez duten emakumeek ez dute azterketarik behar. Prebentzioa zela gauzarik garrantzitsuena esaten digute baina kasu honetan, badirudi ezetz.

Osasuntsu  bagaude, familian gaixotasun aurrekaririk ez badute eta sintomarik ez badute, hau da, hileko normalak, bularretan koskorrik ez badaukate eta minik ez badute, ez da azterketarik behar. Zer da aldatu dena azken urteotatik hona? Zeintzuk izan dira arrazoiak? Beharrezkoak ez diren azterketa horiek itxaron zerrenda luzeak eragiten zituztela ala diru kontuak?

Azterketa egin nahi duten emakumeei ez zaie beste aukerarik geratuko, osasun sare pribatura jo beharko dute. Sare pribatuan, errutinazko ginekologia azterketa egiteak 100 eta 130 euro arteko kostua izan dezake. Mamografía bat egiteagatik beste 70 eta 90 euro artean ordaindu behar dute emakumeek.

Talde feministek azaldutako kezkarekin bat nator eta osasun programak eskatu dituzte. Antisorgailuen inguruko aholkuak ematea eta sexu harremanen bidez kutsatzen diren gaixotasunei aurre hartzea, haurdunaldia borondatez eteten duten andreei arreta ematea eta bularretako minbizia diagnostikatzen dutenei atentzio sikologikoa eskaintzea, besteak beste.

Emakumeak bigarren mailako gizakiak ote gara?

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados