Amorebieta-Etxanoko Udala
Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Musua margolaneko larrosa

Musuak ematea zein jasotzea gustuko dut, horregatik, agian, beti izan dut gogoko Musua (Der Kuss, El beso) izeneko margolana.

Egilea seguru asko denok ezagutuko duzue, edo behintzat ezaguna egingo zaizue haren izena,  Gustav Klimt, baina, nor ote da obra horretan agertzen den bikotea?

Hona hemen aurkitu ditudan datuak: Aditu batzuen ustez, Musua margolan ospetsuan, Klimtek Emilie Flögerekin batera irudikatu zuen  bere burua.

Emilie Flöge (VienaAustria18741952moda diseinatzailea eta enpresaburua izan zen, Vienako eta XIX. mende amaierako gizarteko emakume liluragarria, Gustav Klimt margolariaren bikotekidea.

Emilie 1895ean hasi zen josten Pauline bere ahizpa nagusiarekin. 1899an, ahizpek josteko lehiaketa irabazi zuten eta erakusketa baterako batista soineko bat egiteko eskaera onartu zuten.

Geroago, Emilie moda diseinatzaile bihurtu zen eta 1904an hasi zen arrakasta lortzen negozio-emakume gisa, Vienako goi-mailako joskintza-apaindegia ireki zuenean, hiriko merkataritza kale garrantzitsuenetako batean.

Londresera eta Parisera egindako bidaietan, modako azken joeren berri jasotzen zuen. Eskaera handieneko aldietan laurogei jostun izatera iritsi zen.

1938an Anschluss-en ondoren (Alemania naziak egindako Austriaren anexioa)   Flöge-k bezero nagusiak galdu egin zituen eta bere joskintza-apaindegia itxi egin behar izan zuen, behin Vienako modaren topaleku ezinbestekoa izana.

1938tik aurrera Ungargasse 39. zenbakiko azken solairuan kokatutako etxetik lan egin zuenBigarren Mundu Gerraren azken egunetan, suak, Flögeren arropa bilduma ez ezik, Klimten herentziatik zetozkion gainerako objektu baliotsuak ere suntsitu egin zituen (berak jaso zituen margolariaren ondasunen erdiak Gustav 1918an hil ondoren).

2006an Raoul Ruiz-en Klimt filma estreinatu zen, non Veronica Ferresek Emilie Flöge eta John Malkovichek margolaria interpretatu zuten.

77 urterekin hil zen Emilie moda diseinatzaile iraultzailea, musua margolaneko larrosa ezkutua.

Iturria: Wikipedia.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 171
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados