Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Matxinatuen nazioarteko eguna

Globalizazioak egutegia ere globalizatu du. Martxoaren 8a, emakumeen eguna, mundu osoan ospatzen da, esaterako. Globalizazioak ekarri du “nazioarteko eguna” bukaera duten ospakizunak ugaltzea.

Atzo, poesiaren nazioarteko eguna ospatu zen, baina emakumeenarenak baino oihartzun askoz ere txikiagoa izan zuen. Ospatu zela esatea ere larregi esatea izan daiteke, gero eta urriagoak diren poetek melankoliaz begiratzen baitiote etorkizunari. Paperak guztia jasaten duela esaten da gazteleraz, baina ez dirudi paperak paperetan idatzitako poesiaren gainbeherari aurre egingo dionik. Baliteke poesia aldatzea, hitzaren erabilera aldatu den moduan. Baina eraldaketa eta egokitzapena ematen den bitartean, poetek, tragediarako joera izango dute, epopeiak beste baterako utzita. Udaberria sartu den egunean ere, beraien nazioarteko eguna ospatu duten egun berean ere, zerua oskarbi eta giroa epel izan arren, neguko iluntasunaren berri emango diote historiari.

Onartu behar dut nazioarteko egunen eta efemerideen kontua xelebrea iruditzen zaidala. Radio Euskadiko bekaduna nintzenean asteburuetan egiten nuen lan eta efemerideekin lan egitea tokatu zitzaidan. Albistegietako editoreek eguneko gai “potoloak” funtzionarioei uzten zizkieten eta bekadunentzat geratzen zitzaizkigun gai bitxiak, nazioarteko egunak eta ospakizun xelebreak. Aukeran, politika egiten baino beranduago aspertuko nintzela pentsatu nuen, askotan, askatasuna bainuen gaia aukeratzeko eta gaiari gura nuen tokitik heltzeko. Ez dut inoiz ahaztuko astronauten elikaduraren inguruan egin nuen larunbat eguerdiko kronika, esaterako. Minutu eta erdian gastronomia eta espazioa poesiaz uztartzea ez da batere erraza!.

Ba uste dut udaberriari ongietorria egin diogun martxoko aste honetan, bekariek, gura beste lan izango dutela. Astelehenean, martxoaren 21ean, poesiaren etorkizunaz hitz egiteko aukera izan duten; gaur, uraren nazioarteko eguna da (planetaren azaleraren %71 ura da); bihar, meteorologiaren nazioarteko eguna (gero eta alor garrantzitsuagoa, mundu mailako hondamendiaren oinarrian baitago); etsi, tuberkulosiaren eguna; martxoaren 25ean esklaboen salerosketaren oroitzapen eguna; zapatuan ordu aldaketa izango da eta domekan nazioarteko antzerkigintzaren egun ospatuko da. Hori guztia googlen begiratu dut, noski.

Baina beste efemeride bat ospatuko da zapatuan, honek ere oihartzun txikia izango duelarik: herrien matxinada armatuaren eskubidearen nazioarteko eguna. Udaberriko egun horretan ere, zerua oskarbi eta giroa epel izan arren, matxinatuek, poeta matxinatuen antzera, melankoliaz begiratuko diote etorkizunari.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados