Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Luzatu haria euskarari

Hizkuntza berri bat ikastea zein zaila den
jakiteko proba egitea lakorik ez dago. Gogoan
dut Erramun Baxok hizkuntzalariak HABE sortu
berritan eman zigun ikastaro batean
esandakoa: “ikasleekin enpatia izateko
modurik onena zuok ere hizkuntzaren bat
ikasten jardutea da”.

Hizkuntza ikastea ez eze, lortutako mailari
eustea ere ez da izaten lan makala. Ondotxo
dakite hori gure euskaltegietan ikasi duten edo
ikasten ari diren askok. Sarritan giroak ere ez
du askorik laguntzen, ez etxekoak, ez
auzokoak, ez herri edo hirikoak. Gabezia
horretaz jabetuta sortu dira; berbalagun,
mintzalagun, mintzanet eta antzekoak.

Gaurkoan mintzanet egitasmoaz arituko
naiz. Egia esan mintzaneten parte hartzen hasi
berria naiz eta ez dut oraindik sakontasunean
ezagutzen baina baliabide bikaina iruditzen
zait, izan ere “etxetik urten barik
euskara doan praktikatzeko aukera eskaintzen
du mintzanet egitasmoak”.

Baina zer da mintzanet?

 

  • Euskara praktikatu gura dutenentzat
    aukera bat.
  • Euskara erdi ahaztuta edo herdoilduta
    dutenentzat egunean jartzeko bide bat.
  • Urrun egon arren euskaraz berba egiteko
    modu bat.

 

Euskaraz egin nahi duten guztiek dute
Mintzanet proiektuan lekua. Munduko edozein
lekutan egonda be euskaraz hitz egiteko
aukera eskaintzen duen proposamen
berritzailea da Mintzanet. Internet bidez,
nahinoz, euskaraz berba egiten duten lagunak
topa daitezke. Oso erraza da! Norberak
aukeratutako orduan eta norbere gustuko gaiei
buruz hitz egin daiteke.

Mintzaneten izena emanda, bidelari edo
bidelagun izan daiteke edonor. Bidelagunek
hizkuntza menperatzen dute. euskaraz ondo
egiten dute. Bidelariak, berriz, ikasten ari dira.
Pertsona bakoitzak aukeratuko du zer egunetan
eta zer ordutan nahi duen solasean aritu.
Txilen, Argentinan, Kolonbian, Australian edota
Amerikako Estatu Batuetan dauden
euskaldunek parte hartzen dute, baita
hurbilago dauden pertsona askok ere:
Nafarroakoek, Bizkaikoek, Gipuzkoakoek,
Arabakoek, Ipar Euskal Herrikoek.

Nik Bilboko neska gazte batekin hitz
egiten dut astero eta plazera da haren
interesa, gogoa eta ahalegina konpartitzea.
Lanaz, langabeziaz, maitasunaz, bikoteaz,
eguraldiaz, elurraz, uholdeez, zineaz zein
literaturaz aritzen gara. Nahiz eta adin
ezberdina izan, hainbat mintzagai aurkitzen
ditugu. Astean behin hitz egiten dogu 30
minutuz. Lan erraza niretzat eta lagungarria
berarentzat.

Zer da astean ordu erdi bat? Euskara gure
hizkuntza den gizandreontzat ezer gutxi. Ez da
ahalegin handirik behar. Skyparen beste
aldean dagoenarentzat ostera oxigeno apur bat
izan daitekeelakoan nago.

Eta zu, animatzen zara euskara hobetzen
ari direnekin hitz egiten? Eman izena eta
sekulako aukera eskainiko diezu beren
ingurunea dela-eta euskaraz aritzeko modurik
ez dutenei. Euskara praktikatzeko aukera gutxi
duzula? Eman zuk ere izena eta hasi lotsa
astintzen. Hala, gure hizkuntza lantzeko,
hobeto ezagutzeko eta gozatzeko aukera
edukiko duzu.

Luzatu haria euskarari, sartu
mintzanet.net orrian.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados