Grupo Ortasa Abadiño
Berrizko Udala
Haizetara Amorebieta
Dendak Bai

Ke gabeko guneak

2010ean ke gabeko gune berriak eraikiko dira eta horren lekuko izango gara. Tabakoaren Aurkako Legea 2010 ean indarrean jarri eta betetzeko agindua eman dute. Aurrekoan ez bezala, datorren urtetik, aurrera, ezingo da toki publiko itxietan tabakorik erre; taberna, jatetxe eta bestelako aisialdi guneetan erretzeko debekua ezarriko da.

Tabakoaren Aurkako Legearen inguruan asko eta luze berba egin da eta egingo da. Nola da posible gure herriko elkarte gastronomikoetan, frontoietan eta bertso saioetan erretzearen debekua aurrera eramatea? Eztabaida piztuta dago. Luze eta luze berba egingo da.

Batzuen ustez, frontoietan eta bertso saioetan beti erre da eta kasu batzuetan gainera, bertsolariak bere txokorrari helduta bertsoak bota ditu. Baina oraingo honetan zer gertatuko da? Hori da mahai gainean dagoen eztabaida. Erantzuna pasa den abenduaren 13ean BEC-en jokatutako Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalean dago. Bertsolari Txapelketa Nagusiak 14.500 entzule bildu zituen eta txapelketak iraun zuen denbora luzean, gutxigorabehera bederatzi ordutan erretzaileek ez zuten zigarrorik piztu. Bertan etzen erre. Dena normaltasunez igaro zen.

Tabakorik gabeko gunea izan zen eta 14.500 pertsonek bete egin zuten. Euskadi eta Nafarroako Tabakismoari Aurregiteko Elkarteko medikuak, Joseba Zabalak esan duen bezala, pasa den abenduaren 13ean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala ospatutako BEC-a izan da, Euskal Herriko ke gabeko gunerik inportanteena.  

BEC-ak lortu badu, zergatik ez gure herritako frontoiak? 1.500 pelotazale inguru biltzen dituen toki publiko itxi batek errezaga izango du, ezta? 

Besteen iritziz, tabakoaren debekua indarrean jarriz gero, jatetxeetara eta taberneetara jendea ez da hurreratuko eta krisiak astindu gogorra emateaz gain, tabakoaren debekuak ere bere ondorio txarrak ekarriko ditu. Irlandan eta Europako beste herri desberdinetan debekua 2004tik geroztik indarrean dago  eta jatetxeak eta tabernak ez dira itxi. Portaera kontuak dira, besterik ez.

Pentsa ezinak ziren portaerak aldatzen doaz eta datorren urtean gure herriko txoko gastronomoetan eztabaida hau emango da. Pribatuak direnez, txokoetako asanbleak erabakiko du, erretzearen debekua indarrean jarri ala ez. Eztabaida luzea izan daiteke. Ia noiz eztabaidatzen den, emakumeen presentzia eta bazkidea izateko eskubidea elkarte gastronomikoetan? Portaera kontua da, besterik ez.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. gakusein

    el griiiillo es buen cantor y punto, m entiendeesz?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados