Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Kataluniako hauteskundeak

Kataluniako hauteskundeei jarraipena egin diezue? Berdin da erantzuna zein den, daborduko zer edo zer entzungo baitzenuten gaiaren harira. Hala ere, Kataluniako hauteskundeek bost axola badizute ala politikak ez badizu ezer esaten, pasa zuzenean azkeneko paragrafora; bestela, segi irakurtzen.

Nik domeka gauean telebista piztu eta Espainiako kate publikoaren programa berezia ikusi nuen. Hauteskundeak txapelketa antzeko baten moduan bizi ohi ditut. Demagun aurre kanpainan alderdi bakoitzak bere taldea (pertsonala) prestatzen duela, bere estrategia; hauteskunde-kanpainan partidak jokatzen dira; eta azken partida eta benetako emaitza hauteskunde egunean jakin ohi dugu.

Hortaz, domekan ere txapelketa jokatu zen eta nik ere neure buruari galdera egin nion: ona ala txarra izan da emaitza? Iritzi garbirik gabe, behintzat ondorio batzuk atera nituen. 

Lehenengo ondorioa. Hauteskundeetako biharamunean ez da ohikoa izaten alderdi galtzaileak gehiago izatea irabazleak baino. Normalean, alderdi bakoitzak bere emaitzak goraipatzen ditu, aurreko hauteskunde egunean baino bozka gutxiago jaso badituzte ere. Pozik agertzen dira komunikabideen aurrean edo behintzak, mezu positiboak helarazten dituzte. Bada, Katalunian berdinketa eman da: irabazleak 3 (CiU, PP eta Laportaren alderdia), eta galtzaileak 3 (Tripartitoa osatzen zuten hiru alderdiak). 

Bigarren ondorioa. Hirukoa (tripartitoa) ez da urrutiegi iritsi. Eredugarria iruditzen zitzaidan Kataluniako tripartitoa: sozialistak, errepublikano katalanistak eta ekologistak gobernukide. Alderdi horiekin ez balitz ere, behintzat antzeko zerbait izan beharko luke demokraziak: gobernu batek ahalik eta gizartearen zati zabalena ordezkatu beharko luke. Horren haritik, ez zegoen batere txarto Montillaren Generalitatea. 

Hirugarren ondorioa. Kataluniako biztanleak bide lasaia aukeratu dute independentziarantz urratsak ematen segitzeko. Esquerra Republicanak parlamentuan zeukan ordezkaritzaren erdia galdu du, eta Esquerra zen hain zuzen ere, Kataluniako politikagintzan independentziaren alde egiten zuen alderdi nagusia. Esquerra utzi eta CiU hautatu dute biztanle askok. Orain, galdera egingo du Esquerrako zuzendaritzak: non dago Carod-Rovira aitona marmartia? Zuzendaritzatik Carod baztertu egin zuen orain dela urte batzuk. 

Betiko gogoeta. Bukatzeko, beti errepikatuko dudan galdera: zerbaitetarako balio dute hauteskunde kanpainek?

Azkeneko paragrafoa. Badirudi futbolari politikagintzari baino garrantzia handiagoa ematen zaiola. Egin dezagun inkesta: nor ikusi duzu gehiago telebistan eta egunkarietan azken bi asteotan? Lehenengo aukera: Artur Mas, Joan Puigcercos, Alicia Sanchez Camacho eta enparauak; bigarren aukera: Mourinho, Guardiola, Messi, Cristiano Ronaldo eta enparauak. Erantzuna erraza da. Bigarrenak gehiago ikusi ditugu. Gero futbolariei leporatuko diegu politikagintzarekin harremanik ez eta iritzirik ez izana. Argi dago, akabo futbola politikagintzarekin harremanetan sartzen bada!

 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Julen

    Gaur egunkari batean ikusi dudan laburpen zehatza eta baliogarria da hurrengoa. Kataluniako parlamentu berriaren osaketa: zentro-eskuineko 87 legebiltzarkide eta zentro-ezkerreko 48 legebiltzarkide; abertzaleak diren 76 legebiltzarkide eta abertzaleak ez diren 59. Atera kontuak: garaileak, abertzaleak eta zentro-eskuinekoak.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados