Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Jalouninen seme-alabak

Bihotza eskuan dinotsut aurton ez nebala azaroaren 31ko ospakizun bedeinkatu horren berba erdirik botatzeko asmorik. Gehiago esango neuke, neure buruari agindu neutsan, eta zorrotz agindu bere, ez nintzala inolako pontifikazino antzutan jausiko. Baina, ezin. Bilboko kaleetan eguerdiko paseoan nenbilela ???sorgin beldurgarria??? ikusi dot kalabaza baten ondoan ileapaindegi baten erakusleihoan.

Hara, badator gure jalouin!

Aurton be ikusi beharko doguz umeak mozorrotuta eta azukre eta kolorantez eginiko gozoki lirdingatsuak eskatzen. Iluntzean urtetan dira, mamuen modura, antza.Ez badodaz ikusi gura, goizetik hartu beharko dot etxerako bidea. Pena bat, barikusantue alperrik galduta.

Nondik ete jatort niri kokakolaren herrialdetik etorri jakun ohiturearen kontrako erresumin hau? Ba, ez dakit, beste ohiturak ez dodaz horren txarto ikusten, behar bada, txiki- txikitatik ohitu nazalako, esate baterako, gabonetan etxean arbola modukoren bat jartzen. Geurean, gorostia jartzen zan, hori bai, brillantina,bola eta bere apaingarri guztiakaz???

Lankide batek esan deust hogei urte barru jalouin ohitura euskaldun betiko eta betikotua izango dala, eta ez deutsagula begi txarrik jarriko. Ez dakit nik, ba, kontsolatzeko balio deusten???.

Ez neuke arazo handiegirik izango globalizazinoak danona partekatzeko balioko baleu, eta ez beren burua munduko jauntxutzat dabenen ohiturak zabaltzeko. Eta jauntxoez berba egiten badogu, ez ete genduzan dragoi gorriak atara behar? Txinagatik dinot???

Ez neukezan sorgin eta kalabaza ponposo horreek erakusleihoan egotea horren txarto ikusiko, esate baterako, ileapaindegi horretan bertan, San Joanetan ateak haretx, leizar edo ereinotz landararen bategaz eta galburu, bedar on eta loraren bategaz apainduko balebez, edo, eskura izatekotan, eguzki-lorea jarriko balebe???

Baina, San Joanetan, nekez ikusiko doguz horreek Bilbo erdian, nekez ikusiko doguz umeak kalean ???Eguen zuri??? abesten, ez da erreza izango txitxiburduntzi edo kanporamartxo doazala ikustea???

Ez, ez neukezan horren txarto ikusiko, ohitura horreek kanpotik etorri eta gure artean bizi diran euskal herritar barriek ekarritakoak izango balira, baina gure inguruan ez dira gehiegi AEBtik etorritakoak, bai, barriz, Errumaniatik, Kolonbiatik, Guatemalatik, Marokotik, Perutik eta hainbat lekutatik etorriak???. Ez litzateke zentzudunagoa izango gure herrikide barriek ekarri dabezan ohiturak ezagutzea eta geureganatzea?

Zorionez, geure inguru hurbilean, urtero-urtero ikusten dodaz leizarrak eta larrosak etxe azpiko arraindegi eta tabernan, eta baita gure Udaletxean be. Eta gure umeek Agateri eta Eguen Zuriko oiloari abesten deutsie, eta inauteri denboran txitxiburduntzi eta ???ikastolara martxo??? modukoa egiten dabe. Bihotza loratu egiten jat horreek ikustean.

Portzierto, gaur Domu-santu eguna da???.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Mertxe

    Pozten naiz zure artikuluak berriro irakurtzeaz, Karmele.

    Deja una Respuesta
  2. Mertxe

    Pozten naiz zure artikuluak berriro irakurtzeaz, Karmele.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados