Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Jairik jai

Gero eta gustorago bizi naiz eskualde honetan, durangaldean. Honen zergatia galdetuko didazue, ezta? Ba, beti festetan gaudela. Egia da. Edozein aitzakia da bazkari edo afari eder bat prestatzeko gure lagunekin edo familiarekin baina udako oporrak amaitzen direnean, Durangoko San Fausto jaiak noiz helduko direnen zain egoten gara. Mozorro egunerako prestatu beharreko jantziaz pentsatzen hasten gara. Eguraldiak ez badigu laguntzen, indioz, erizainaz disfrazatzeko aukera izaten da eta eguraldi ona espero bada, bailarinaz, patinatzailea… Kontua da, zerbaitetaz irtetzea eta ondo pasatzea. Egia esan, azken urteotan gero eta jende gehiago animatzen da. Batzuk imajinazio handia erabiliz, izugarrizko mozorroa prestatzen dute eta beste batzuk, ordea, erostea erabakitzen dute. Bakoitzak nahi duena egiten du.

San Faustoetako mozorro egunak arrakasta handia lortu du baina ihauterietan ez da inor mozorrotzen. Agian, eskolako talderen bat edo gurasoarena. Pena ematen du, beste herrietan sortzen den giroaz  konparatzen badugu. Zer egingo diogu, ba? Horrelakoak gara, eta kitto!

San Fausto jaiak amaitu dira eta badator, Euskal Liburu eta Disko Azokaren ospakizuna. Lan egutegian jai egunak daude gorriz margoztuta eta Durangotik irtetzea gustokoa dutenek ba aukera dute. Aukera hori ez dutenek, berriz, herrian bertan geratzeko aukera paregabea dute, ekitaldiak ugariak antolatzen baitituzte. Denetarik egiteko aukera dago; aspaldiko laguna ikusi, salda bero bat hartu, liburu edo diskoren bat erosi, eta egun horietan izaten diren kontzertu eta kultura ekimenetara joan. Egia esan, badago zer ikusi eta zertaz disfrutatu.

Euskal Liburu eta Disko azoka amaitzen denean eta handik gutxira gabonak datoz. Hain preziatuak diren jai egunak. Eskoletan eta lantegietan oporrak dira eta Durangon bertan, ohitura denez, izotz pista, Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna, gabon kanten errezitala, Olentzeroren etorrera, Erregeak… Gabonetan ere, kultur ekitaldiak nonnahi. Ekitaldietaz aparte, jai giroa nagusitzen da. Kaleak argiz betetzen dituzte, gabonetako erosketak egiteko presaka, loteria erosi eta hotza egiten duenez, beheko sua piztu eta familiarekin solasaldian egoteko aukera dago, antzinako kontuak eta momentuak gogoratuz. Zoragarria!

Gabonak pasatzen direnean, heltzen da tristura. Denok udaberriaren zain ia eguraldia hobea egiten duen eta ia behingoz, eguzkia ikusten dugun. Baina datorren urtean, 2011an, udaberria noiz helduko denaren zain egon beharrean, hauteskundeetara begira egongo gara. Zelako sufrimentue!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados