Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Itxaropena

Itxaropena

Lilaz jantzi dira gure kale eta inguruak asteburu honetan. Izan ere, Egun esanguratsua dugu Martxoaren 8a: emakume langileen nazioarteko eguna. Aldarrikapen egun gisa sortutakoa Clara Zetkinen proposamenez. 1911an egin zen lehen aldiz Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Euskal Herrian ordea 25 urte beranduago hasi ginen, hau da 1976 urtean. Halan da ze, ia 40 urte daramatzagu Euskadiko emakumeok be martxoaren 8an geure eskubideak talde gisa aldarrikatzen, eta harrezkero, zenbat hotz eta zenbat bero.

Hasieran hiriburuetan biltzen ginen, urteokaz ostera herrietan be hainbat ekintza interesgarri antolatzen dira. Azpimarragarria iruditzen zait atzo Durangoko kaleetan barrena egin zen Lilakrosa. Inoizkorik jendetsuena izan baitzen. Ume, gazte zein adineko. Gizon zein emakume. Autoktono zein etorkin. Denok batera ibili ginen arineketan. Hankei eta oinei eragiten nien bitartean itxaropena piztu zitzaidan, horrelako ekintzen bidez ereiten den hasiak fruituak emango dituen itxaropena hain zuzen. Dena den ezin ahaztu gaur ere emakumeon eguna dena, eta bihar, eta etzi. Orain arte lortutakoa asko da. Pauso garrantzitsuak eman ditugu berdintasunaren bidean, baina helmuga urrun dugu. Oraindik urrats asko eman behar ditugu gure helburu hauek betetzeko:

  • Emakumearen soldata etxeko bigarren soldata ez izatea.
  • Emakumeen lan-eguna bikoitza ez izatea.
  • Emakume eta gizonen arteko harreman-eredu berriak sortzea.
  • Botere-harremanak baztertzea
  • Zaintza-lanak eta ordaindutako lana orekaz banatzea.
  • Emakumeen lan baldintza prekarioak hobetzea.
  • Ezkutuko lan-merkatuan aritzen diren emakumeen egoera konpontzea.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados