Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Indar polizialak

Domeka zen, eguerdi ostea;
euri-lanparra ziharduen Bizkaia
osoan. Errepide nazionalean kotxe
batzuk zihoazen Bilboko
norabidean, txintxo-txintxo, bata
bestearen atzean. Erletxeko
errotondara heldu aurretik,
errepidearen eskumako bazterrean
dagoen tunelean ez zegoen gona
laburreko emakumerik. Normalean
hara, eskumara biratzen dugu
burua. Baina domekan, Euskadiko
poliziak, Ertzaintzak, uxatu egin
zituen emakumeak. Tunelaren
parean kontrola jarri zuten eguerdi
ostean.

Bada, Guardia Zibilaren
kontrolak maiz izaten ditugu
durangaldean. Iluntzean,
Mañariako Urkiolarako
errotondan, Kanpazar gainean edo
Iurretako autopistako ordainlekuan
sarri egoten dira. Ia gehienetan
geratu egiten naute. Zenbat Patrol
egoten dira? Hiru, lau, bost…
fokuak piztuta dituztela, mendiko
motorra gertu, txakurra alboan,
metrailetak eskuan, arantzadun
kateak… beldurra ematen
dute soldadutxo berdeek.

Geratu eta galderak egiten
denbora franko ematen dute:
nondik zatoz, nora zoaz, zergatik,
noiztik, zertarako, zenbat
denborarako; eta berriro nondik,
nora, zergatik… Bide batez, doala
hemendik Guardia Zibilaren buruei
gomendio bat: Euskal Herrian
kontrolak egiten jarraitzeko asmoa
badute, metrailetak erabiltzeko
ikastaroak egin ordez, egin
dezatela euskara ikastaro trinkoa,
batez ere toponimoetan sakonduz,
zailtasunak izaten baitituzte
hainbat erantzun ulertzeko, eta
gizajoak, apurka-apurka moskeatu
egiten dira. Nola aztoratu ziren
behin, “vengo de Iurreta y
vivo en Kanpatorrosteta”
esan nienean! Hainbeste
“eta” entzunda
txakurra ere berotu zen gero!

Egia da ere, neure kasuan
behitzat, edukazioa inoiz galdu
izan ez dutela; nire kasuan
behintzat.

Badirudi Guardia Zibila
kuarteletara erretiratzen ari dela.
Orain Aresen soldadutxoek hartu
dute errelebua. Domekan ere,
Bilbora bidean, Ertzaintzek Erletxen
paratu zuten kontrola. Kontrola
baino, kontroltxoa esango nuke. Bi
auto eta laupabost gizon. Ez
metrailetarik, ez txakurrik, ez
patrolik, ez mendiko motorrik.

Kontrolak apaltasun itxura
ematen bazuen ere, beti
akojonatzen gara zertxobait.
Apurka-apurka heldu ginen
ertzainen parera. Ni atzean nioan.
Ertzain batek gure gidariari
begiratu eta leihoa bajatzeko
eskatu zion. “Ah,
perdón, no sabía
que tenía que bajar la
ventanilla”, esan zion
gidariak. Orduan, lehenengoaren
atzean arma eskuan zuen beste
ertzain harroputzak hartu zuen
hitza: “Estamos aprendiendo
a comunicarnos con la mente, pero
todavía no lo hemos
conseguido”, erantzun zion.
“Pues tiempo ya
habéis tenido”,
pentsatu nuen nik.

Joaten utzi zigun.
Erresidentzian dagoen gure aititeri
bisita egitera gindoazen Bilbora.
Aizue, ez duzue asmatuko kontrol
hori igarota zer etorri zitzaidan
burura! Bada, zaharrak zaintzeko
jende gehiago behar dugula, zahar
egoitzak eraikitzeko langileak
behar direla, mantenimendu lanak
egiteko teknikariak behar
ditugula… Hain gatza da hori
ikustea?

8000 ertzain EAEn, 2600
Guardia Zibil, 1300 Polizia
Nazional. Bat, duplizitateak ekidin
behar direla esaten dute,
beharrezkoak ez diren gastuak
murriztea; bi, gure ekonomia
suspertzeko garapen eredua aldatu
behar dugu, ongizateaz gozatzeko
ez da polizia askorik behar. 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados