Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Hori da sasoia

Gobernuz Kanpoko Erakunde bateko aspaldiko laguna etorri da. Kolonbiako Medellín herriko ospitalean sei hilabete lanean egon ondoren oporrak hartu ditu eta bere herrira itzuli da. Behartzuei laguntza emateagatik bolondres lanak egitera joan zen. Handik itzuli denean eta telefonoz berarekin berba egin ondoren, kafe bat hartzera gonbidatu nuen. Ene, zer moduz? Argalduta baina oso pozik ikusten zaitut. Kolonbiako auzo baztertuak eta kale kaotikoak utzi dituenetik, guztia ikusten du txukun eta ederki antolatua gure gizarte solidario honetan. Egunerokotasunean, zeinen ondo bizi garen, ze egonkor eta orekatuak gogoratzera etorri zaigu.

Goizean goiz umeak eskolara eramaten ikusten ditu. Autobusa bere ordura heltzen da, eta umeak, gelara banan-banan igotzen dira. Handik bueltan berdin, autobusa hartu aurretik, gurasoek edo zaintzaileek eramandako ogibitartekoa eta fruta freskoak jaten dituzte. Badakizue, dieta osasuntsuak prestatu behar dira, seme alaba sanoak izateko. Uh!… Idiazabalgo gaztarekin prestaturiko ogibitarteko goxoa jan eta eskolako patioan jolastu ondoren, kirola egitera, igerilekura, dantzara, baletera edo musika eskolara, ohiko antolamenduari eutsi behar zaio. Hori da sasoia.

Arroza, oilaskoa eta patatak eta oilaskoa, txerria eta arroza, besterik ez du jan azken sei hilabeteotan. Ze pena! Ba, hemen, zera, horiez gain, piper beteak, marmitakoa, solomoa, arrain freskoa, labeladun okela, porru patatak, arrain zopa eta nahi dugun guztia jateko aukera dago. Egunero menu desberdinak platerean eta sarritan, lanetik gertu dagoen jatetxera. Menu goxoa eta orekatua ahal bada. Horixe. Bestela, kaloria gehiegi jaten ditugu.  Noizbehinka ondo dago baina beti… Ez gaude gaizki.

Dendara joan eta nahi duzuna aurkitzen duzu. Beno, guzti guztia ez. 36, 38 eta 40 taila duten arropak.  Hortik aurrera, ezinezkoa izango zaizu aurkitzea. Egunotan, denda guztietan, beherapenak jarri dituztenez, udarako soinekoa erostea merkeagoa irtengo zaizu. Etxeko garbigailua ez dabilela, hil egin dela, ba lasai, Gobernuak ataratako renove planari esker erosteko prest beti zaude;  denborarik ez baina eguzkia nahi duzula, tira, benetazkoa ez bada ere, hor daukazu solariuma, ordua hartu eta kitto, aparatua zuretzat. Ez dago hondartzara zein mendira  joateko beharrik kolore apurtxo bat hartzeko.

Eta krisia bete-betean sartu bazaigu ere, ez dugu aspertzeko festarik: gaur bertan San Kristobalak Mendiola auzoan dira eta Iruñeko San Ferminak eta jai hauen parrandaren ondorio madarikatuak gainditzen direnean, lasai, hortxe daude eta Bilboko Aste Nagusia! 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados