Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Hezur-muin emaileak

Duela zenbait egun anbulategian odola
ematen ari nintzela neska gazte bat hezur-
muin (medula) emaile egiteko eman
beharreko pausoez galdetzen entzun nuen.
Gazteak zeharo argi zeukan emaile izatea eta
anbulategiko profesionalak azalpenak ematen
ahalegindu ziren.

Harrezkero ezin izan dut neskaren
interesak sortu zidan zirrada ahaztu eta neure
baitan pentsatu dut agian denok egin beharko
genueela ahalgintxo bat odola ez eze, hezur-
muina ere emateko. Arakatzen hasita honakoa
aurkitu dut: Gaixotasun larririk edo
transmitigarrik izan ez duen 18-55
urte
bitarteko edozein pertsona izan
daiteke hezur- muinaren emaile.

Dakigunez, hezur-muina ezinbesteko
ehuna dugu, muin-transplantea arrakastaz
egiteko baina, gaixoarekiko emaile bateragarri
bat behar da. Herentzia-legeengatik, neba-
arreba bat beste neba-arreba batekin
bateragarri izateko aukera
%30ekoa da, eta
bateragarri izan daitekeen beste senitarteko
bat aurkitzeko, berriz,
%5ekoa.

Argi dago familikoen artean boleto askorik
ez dugula, beraz, transplantea behar izanez
gero borondatezko emaile baten bila hasi
beharko dugu. Sarritan ume gaixoen gurasoen
dei larriek hunkitu egiten gaituzte baina,
pausoa ematea hurrengorako uzten dugu. Nik
ez dut nire adinagatik emaile egiterik, halere
baldintzak betetzen dituzuenok animatu egin
nahi zaituztet.

Jadanik Osakidetzak badu emaile egiteko
prozedura bat, ondorengo telefonoetan jaso
dezakegu informazioa:

Trasplanten Koordinazioa Araba:
945 00 62 91

Trasplanten Koordinazioa Bizkaia:
94 403 36 01

Trasplanten Koordinazioa Gipuzkoa:
943 00 70 00

Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal
Zentroa: 900 30 34 04

Informazio gehiago:
infodmo@osakidetza.net

Transplantea egiteko behar diren zelula
amak bi eratara atera daitezke:

  • HEZUR-MUINA EMANDA:

Hezur-muinaren kopuru pixka bat aterata.
Horretarako, anestesia orokorra edo epidurala
ematen da, eta 24 orduz ingresaturik egon
behar da ospitalean.

  • ODOLA EMANDA

Emaileari medikamentu bat injektatzen
zaio donazioa egin aurreko 4-5 egunez
anbulatorioan. Ama zelulak ateratzeko ez da
ospitalean ingresatu behar; bi edo hiru
emanalditan egiten da, aferesia izeneko
teknika baten bidez.

Informazio zehatzagoa eta zabalagoa
ondorengo helbideetan aurki dezakezue.

Deskargatu folletoa

http://blogak.goiena.eus/faro
a/tag/transplantea/

http://www.fcarreras.org/es/
como- hacerse-donante-de-medula-
osea_45794

http://www.adona.es/eu/don
a-medula/la-medula-osea

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Marisa

    Besarkada bana Ekaitzen familia osoari. Ea denon artean hezur-muin emaileen kopurua gehitzea lortzen dugun.

    Deja una Respuesta
  2. Marisa

    Besarkada bana Ekaitzen familia osoari. Ea denon artean hezur-muin emaileen kopurua gehitzea lortzen dugun.

    Deja una Respuesta
  3. Familia Laraudogoitia Del Amo

    Ekaitzen familia osaoaren partez… Mila esker Marisa!!!

    Deja una Respuesta
  4. Familia Laraudogoitia Del Amo

    Ekaitzen familia osaoaren partez… Mila esker Marisa!!!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados