Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Harri-koskorrak

Pasa den astean Euskararen Nazioarteko eguna izan genuen. Nire erronka txikia egun horretan euskara hutsean jardutea izan zen. Jakin banekien harri-koskor bat edo beste aurkituko nituela nire ibilbidean, baina aurre egiteko indarraz jagi nintzen.

Nire lagun Xabierrek esan zidan etxean geratzeak ez zuela balio. Jaramon egin nion. Egun berezia izan zen bai. Egun osoa eman nuen kalean eta lagunartean. Ez zen erraza izan, baina ia %100ean bete nuen erronka. Hori bai, txipa uneoro aktibatuta eduki behar izan nuen.

Goizean erosketak egitean ondo samar konpondu nintzen bertoko zein errumaniar saltzaileekin, harik eta dantzarako galtzerdiak erostera joan nintzen arte. Durangar saltzaileari mimikaz azaldu nion nahi nuena. Kostata baina lortu nuen. Hori bai, neure neurrikoak erosi ahal izateko, azkenean, “treinta y ocho” esan behar izan nion.

Hortik aurrerakoan dantza taldean aurkitu nituen hainbat harri-koskor. Gazteekin arazorik ez. Edade batetik gorakoekin zailagoa izan zen. Nik euskaraz eta haietako batzuek erdaraz parra-parra. Nire txipa gelditu barik martxan.

Lagunarteko bazkarian izan zen larriena. Ezkerraldean Irungo euskaldun berri euskaltzalea, ezkerraldean berriz euskararik egiten ez duen iurretarra. Irundarraren bidez jakinarazi nion nire erronka. Arazo barik ulertu zuen nire jarrera, baita esaten nuena ere. Berak gaztelaniaz, guk euskaraz. Harrezkero horrela jarraitzen dugu. Oraindik, ez dela euskaraz egiteko gai dio, baina ulertzen duela. Urrats bat eman dugu.

Bazkalostean, azokan inongo arazo barik. Iluntzean “argizaiola” ekitaldian gehienak euskaldunak, zinegotzi bat izan ezik. Hirugarren baten bidez azaldu nion hari ere egun horretako nire konpromisoa. Ulertu zuelakoan nago. Edozelan be, Alfabetatze kanpainen hastapenean Rikardo Arregiri entzundako esaldia etorri zitzaidan gogora: Ulertzen ez gaituztenean, ulertuko gaituzte.

Laburbilduz. Gazteekin inongo arazorik ez. Poza eta itxaropena pizten dit horrek. 40 urtetik gorakoen artean pentsatzen nuen baino euskaldun pasibo gehiago, hau da ulertzen duen jende asko, nahiz eta erdaraz hitz egin.

Halanda ze, Joxean Artzeren aspaldiko esaldia gogoan “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik” erabaki dut 2017an, hilean behin behintzat, euskara hutsean jardutea.

euskeraz

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Marisa

    Eskerrik asko Carmen. Hurrengo erronka urtarrilaren 3an. Ea zenbat harri-koskor suertatzen zaizkidan.
    Bitartean malguago jokatuko dut, baina helburutik aldendu barik. Bidelagun izango zaitudalakoan. Besarkada bat.

    Deja una Respuesta
  2. Carmen

    Erabat ados nago zurekin Marisa. Euskaraz ere mintzatzean asko lortzen da, eta, bai errumaniar saltzaileek, bai zure dantzakideak horrela ikusi eta gozatu zuten. Eskerrik asko denagatik eta segi honela.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados