Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Harresiak

Harresiak

Harriak ditugu baina ez dugu herririk.

Harriak ditugu

boltsilo zulatuetan, baina ez dugu inon eraikiko

betirako etxerik.

Harriak ederragoak al dira

harresian?

(J. Sarrionandia)

Mende laurden bat igaro da dagoeneko Berlingo Harresia erorarazi zutenetik.Egun esanguratsu honetan oraindik zutik dirauten hainbat harresi datozkigu burura. Ahaztezinak 2.500 km dituen Mendebaldeko Saharako Lotsaren Harresia edo, Zisjordaniako horma, israeldarrek «segurtasun hesia» eta palestinarrek «apartheid hesia» deitzen diotena.

Aipatutakoak ez eze, badaude zutik dirauten beste mota bateko harresiak be, esate baterako, pobre eta aberatsen arteko harresia, egunetik egunera gotortzen ari zaiguna. Gizon eta emakumeon artean ditugun harresiak ere ez dira makalak izaten zenbait kasutan, dantza tradizionalen esparruan esate baterako.

Zorionez baina, zenbait sortzailek harresiak egiteko baino ikuskizun ederrak eraikitzeko erabiltzen dituzte poltsiko zulatuetako harri bustiak eta txiri-txiri sortze lan ederrak eskaintzen dizkigute, horixe izan da adibidez Maritzuli konpainiaren ekimena. Euskal Herriko eta Europako ezpata-dantzen ereduan oinarrituta, XXI. mendeko dantza sorkuntza moduan aurkeztu du Maritzulik San Martin ezpata-dantza, haien esanetan: “Dantza tradizionalaren modeloaz inspiratua, transmititua izan zaigun bezala, ohituraren indarra errespetatuz”.

Irudimena, kolorea, erritmoa, armonia, trebezia eta normaltasuna erakutsi dute adin ezberdinetako dantzariek. Bi taldek osatu dute San Martin ezpata-dantzaren segizioa: batetik 37 neska eta mutilez osatutako dantzari taldea izan da, eta hauen ondoan 24 haurrek osatu dutena. Sustraiak baztertu barik, gizon eta emakumeen arteko bereizketarik gabe, ezpata-dantzari genero marka ezarri barik, traje berria egin diote Maritzulikoek dantza tradizionalari eta dantzariz bete dituzte Biarritzeko plaza eta karrikak azaroaren 9an.

Biarritzetik bueltan neure kautan zera pentsatu dut: Nork jarri ote zion generoa gure dantza tradizionalari? Nork esan ote zuen emakumeek ezin zutela ezpata-dantzarik egin?

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Carmen

    Horrela da, bai; azken batean, kontua da ondo pasatzea ,eta festan parte hartzeko gogoa izatea, berdin dio gizona edo emakumea izan!

    Deja una Respuesta
  2. Carmen

    Horrela da, bai; azken batean, kontua da ondo pasatzea ,eta festan parte hartzeko gogoa izatea, berdin dio gizona edo emakumea izan!

    Deja una Respuesta
  3. Irune

    Hausnarketa interesgarria. Eta galderaren erantzuna….
    Horixe izan baita urteetan sinistarizi digutena, Ezpata Dantza eta beste dantza guztietan berdin, mutilenak direla, eta erantzuna, horrela egin delako beti eta horrela delako…

    Ez ginen ausartzen, ez ziguten uzten, baina batzuk ausartu dira…
    Eskerrak eurei!

    Bagoaz aurrera pixkanaka…

    Deja una Respuesta
  4. Irune

    Hausnarketa interesgarria. Eta galderaren erantzuna….
    Horixe izan baita urteetan sinistarizi digutena, Ezpata Dantza eta beste dantza guztietan berdin, mutilenak direla, eta erantzuna, horrela egin delako beti eta horrela delako…

    Ez ginen ausartzen, ez ziguten uzten, baina batzuk ausartu dira…
    Eskerrak eurei!

    Bagoaz aurrera pixkanaka…

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados