Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Gutxiago hobe bizitzeko

Mugarik Gabe, Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Durangoko Bategiñez erakunde durangarraren laguntzarekin antolaturiko “zine indigenari gertuko begirada” izeneko ekimenean, “gutxiago hobe bizitzeko” izeneko mahaingurua antolatu zuen eta izenburua aproposa iruditu zitzaidan, gaur egungo gizarte kontsumista honetan gizakiok dugun jarrera kritikatzeko.

Gaur egun, zoriontsua izatea diruduna eta kontsumista izatea da. Egia da. Lantegiko bulegoan egun gogorra izaten denean, berehala esaten dugu “estresatuta nago eta buruko min honi aurre egiteko, erosketak egitera noa”, “ileapaindegira noa ia zertxobait desberdina egiten didaten”, edota “kapritxo” txiki bat merezi dut. “Kapritxoa” deitzen diogu prakak, soinekoa, alkondara, edota belarritako berriak erosteari. Zerbait erostea da kontua. Hori bai, norberaren ekonomiaren arabera, baina zenbat aldiz esaten da, “ze demondre, lanean nago ezta?” Gehienetan, gelako armairuan uzten ditugun belarritako berriak erosten dira. Horrela, badirudi, zoriontsuagoak garela. Egia da, ala ez? Zenbat aldiz, lotzen dugu gure zoriontasuna “kapritxoa” deitzen diogun horrekin. Dena materiala, noski.

Gazteen artean, modak egunerokotasunaren barnean aurkitzen dira: ospe handiko markadun arropak erostea, teknologia berrien erabilera, erretzea, edatea eta McDonald´s izeneko jatetxeetan hanburgesak eta Coca-Cola edatea. Denok erortzen gara tentazio horretan.

Begira, udan McDonald´s batera sartu eta harrituta geratu nintzen. Hauek bai, pertsona azkarrak! Amerikarrak izan behar pentsatu nuen. Sartu eta bertako janaria eskatu genuen. Barietate handiko platerak; patata frijituak, oilaskoarekin prestaturiko hanburgesa bat, letxuga orri erdia eta nire aitonak baserrian dituen bezalako tomateak. Guztia, garagardoa eta hain preziatua den Coca-Colarekin.  Gutxi balitz, neskatoarentzako panpinak eta mutilarentzako pelotak eman zizkiguten  eta aizu, dena doan. Txiki-park zerbitzua ere izan genuen. Imajinatzen duzue, ezta? Umeak oso pozik eta gu arratsalde lasaia igarotzeko aukera. Primeran! Gero esan nuen, harrapatu gaituzte. Sistemaren barnean mantentzeko edozein gauza egiten dute. Tramankulo guztiak erabiltzen dituzte kontsumoaren barruan egoteko. Ez naiz hasiko pentsetan hanburgesa prestatu zigun langile gazteak zenbateko soldata zuen, ez?

Gehienetan poztasuna kontsumoarekin dago erlazionatuta eta adibideak milaka daude. Baina uste duzue, pozik bizitzeko hainbeste behar dugula? Ez ginateke hobeto biziko hainbeste handikeririk gabe. Aberats berriko garaian bizi gara eta hemen dago gakoa. Banco Santanderreko nagusiaren poltsikoa izanez gero, ai ene!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados