Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gora borroka transmaribolloa!

Aurten inoiz baino garrantzitsuagoa iruditzen zaigu ekainaren 28aren jatorria gogoratzea, hau da, 1969ko ekainaren 28an New Yorkeko Stonewall Inn tabernan poliziaren indarkeria eta errepresioaren aurkako matxinada. Gau hartan, homosexualitatea oraindik ilegalizatuta zegoenean, polizia bortxaz sartu zen tabernara eta bertakoen aurka oldartu zen.

Gauean bertan eta hurrengo egunetan Kuir kolektibo horrek jasandako eraso polizialaren kontrako manifestazioak eta aldarrikapenak egin zituzten, New Yorken ez ezik, Estatu Batuetako eta Europako beste hiri batzuetan ere. Beraz, ezin dugu ahaztu kuir harrotasunaren eguna indarkeria polizialaren aurkako, hau da, estatuaren botere eta kontrol mekanismoen aurkako iraultza izan zela jatorrian. Gaur egun ere indarkeria hori presente dago, eta horren adibide
da, besteak beste, estatuaren aparatu polizialaren eta armadaren presentzia eta oldarkortasuna handitu izana.

Indarkeriak, hala ere, hainbat aurpegi ditu, eta ideologia faxistak indarra hartu duen garai honetan, sexu-genero disidentzion aurkako gorroto diskurtsoak gero eta gehiago zabaltzen ari dira gure inguruan. Horregatik, gaur ere, gogorarazi nahi ditugu indarkeria matxistagatik eraildako eta erasotutako emakumeak eta zisheteropatriarkatuak jazarritako sexu-genero disidentziak ere.

Gaur egun harrotasunaren eguna eta hilabetea ospatzea posible egin zuten Stonewall inguruan batu ziren pertsona trans, migratu eta arrazializatuak. Hortaz, ezin dugu aipatu barik utzi Euskal Herrian zein mundu mailan gertatzen ari den mugimendu trans-baztertzailearen gorakada. Izan ere, TERF mugimendua Trans pertsonen existentzia
ilegalizatzen eta existitzeko eskubideak ukatzen ari da hainbat lurraldetan, Erresuma Batuan edo Estatu Batuetan kasu.

Kuir Eztandatik Harrotasun kritiko eta antikapitalistaren alde lerratzen gara, gure izenean eraso eta bortizkeria zuritzen dituzten ekintza guztien aurka

Bestalde, duela mende batzuk abiarazitako Europako proiektu inperialisten ondorio diren genozidioak, zapalkuntza kolonialak eta migrazio politikak kondenatu nahi ditugu, gaur egun oraindik Espainiar Estatuak babesten dituenak. Ibaitik itsasora, Palestina libre izango da! Boikot Israel!

Aurten inoiz baino gehiago salatu nahi dugu politika instituzionalek eta enpresa kapitalistek egindako zuriketa larrosak, harrotasun kuirraren eguna merkantilizatu eta despolitizatu egiten baitute, harrotasun berba beraren esanahia baliogabetuz.

Urrunegi joan gabe, Bilbon Bilbao Bizkaia Harrok, EAJk eta Kutxabankek sortutako egitaraua daukagu, zeinak hiriaren turisitifikazioa eta gentrifikazioa elikatzeaz gain, herri-mugimenduaren antolakuntza oztopatu eta boikoteatu duen etengabe. Kuir Eztanda ere gure herri eta hirien gentrifikazioa areagotzen duten jai ereduen eta askapenerako borroka ororen merkantilizazioaren kontra dago.

Durango ez da salbuespena. Hemen batzuek argi omen dute zer den durangarrentzako benetan garrantzia duena: argiztapena, segurtasuna eta garbitasuna. Gu ez gaude ados, ordea. Udalak herri mugimendua osatzen duten eragileen aurkako jarrera erakutsi du azken urteetan. Argi dute zer den garrantzitsuena: kaleak aldarri politikoz garbi izatea, horren aurka egiten dutenak identifikatzea, espazio publikoa erabiltzeko gero eta traba gehiago jartzea, baimenak ukatzea, segurtasunaren izenean kontrol poliziala zilegiztatzea… Eta marko horretan LGBT borroka ere politika instituzionala zuritzeko baliatu dute.

Kuir Eztandatik Harrotasun kritiko eta antikapitalistaren alde lerratzen gara, gure izenean eraso eta bortizkeria zuritzen dituzten ekintza guztien aurka. Harro gaude, baina ez sistema zisheteropatriarkalak onartu nahi duenaz. Gorputz disidente guztiez harro baizik.

Beraz, eskerrik asko herrietan gurekin batera arraro eta kuir bizi zareten guztioi! Sistema irauliko dugu, eta horretarako gure lumak harrotu!

Errepresioaren aurrean kuir, antolatu!

Gora borroka transmaribibolloa

Gora askapenerako borrokak!!

Kuir eztanda

Artículos: 1
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados