Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Gona Eguna

Gona Eguna

Hiztegiak dioenaren arabera ???gona edo zaia gerritik behera, bi hankak batera baina ez osorik estaltzen dituen jantzi unisexa da???, horrela bat batean, deigarria egiten zaigu ???unisexa??? berba testuinguru horretan, ezta?

Egia esan, kultura europarrean emakumezkoen jantzitzat hartzen bada ere, Eskozian, kilt izeneko gona gizonek janzten dute. Halaber, Jean-Paul Gaultier moda-diseinatzaile frantziar famatuak gizonezkoentzako gonak erakutsi izan ditu bere erakustaldietan, behin baino gehiagotan gainera.

Gurean ere dantzatzeko erabiltzen diren traje tradizionaletan hainbat lekutan janzten dituzte gonak gizonek, Oñati, Iekora edo Iruinean, besteak beste.

Normalean, betikoa dela pentsatzen dugunak ez gaitu harritzen ez larritzen, lasai asko ikusten ditugu eskoziarrak zein gure dantzariak gonaz jantzita, ostera zerbait ezberdina proposatzen edo egiten denean, hautsak arrotzen dira, ikusi besterik ez dugu Frantzian joan den asteko GONA EGUNAk sortu duena.

Nantesko 27 lizeotako ikasleei, mutil zein neskei, gonaz jantzita joateko gomendio egin diete orain dela egun batzuk. Ekimen honen helburua sexismoa eta generoen arteko ezberdintasunaren kontrako borroka egitea izan da. Ezohiko proposamen honek ordea Frantziako eskuina urduri eta haserre jarri du, oso.

Gurean ausartuko ote ginateke horrelako proposamen bat egiten? Eta horrelako ekimenen bat burutuko balute gure ikasleek, nola erantzungo ote genuke?

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 169
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri

durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. CARMEN

    Helburua zein den kontuan hartuta, uste dut ez dagoela motiborik haserretzeko. Berri ona litzateke hemen ere horrelako ekimena arrakastatsua izatea.

    Deja una Respuesta
  2. CARMEN

    Helburua zein den kontuan hartuta, uste dut ez dagoela motiborik haserretzeko. Berri ona litzateke hemen ere horrelako ekimena arrakastatsua izatea.

    Deja una Respuesta
  3. Pilar

    Ziur asko gonarenak erantzun bera edukiko luke gure artean. Hala ere, niri ere Frantziako berria deigarria egin zitzaidan, eta pentsatu nuen tonto lapikoak garela. Azken finean, gona trapua besterik ez da, eta zuk esaten duzunaren arabera gorputza estaltzen du.
    Kriston estabaidak trapu batengatik!
    Beste alde batetik, ez da arraroa gero eta gizon gehiagok gona janztea, lotsaz bai, baina, zergatik ez? Gainera emakumeok arduratzen gara mundua apaintzeaz, eta munduarekin batera geure buruaz, beraz, zergatia izango da gona erabiltzeko eta gizon batzuk konturatzen dira. Azkarrenak, emakumeengandik ikasten dutenak.

    Deja una Respuesta
  4. Pilar

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados