Maristak Durango
San Blas
Jesuitak Durango
Santos Arriandi

Gerizpeko larrosa euskalaria

Klementzia Richard printzesa zuberotarra

Hainbat urte nituen euskaraz idazten eta irakurtzen ikasten hasi nintzenean.  Laster eman zigun irakasleak euskalkiei buruzko informazioa ere. Mapa handi bat ekarri zuen gelara eta Bonarparte printzeak egina zela azaldu zigun. Geroago, unibertsitatean izan nuen irakasleak ere garrantzitsutzat jotzen zuen Bonaparteren ekarpena: Zazpi Probintzietako Dialektoen Mapa, hain zuen.

Oraintsu jakin izan dut printzeak zuberotar laguntzailea izan zuela. Izena ere ez zuen nolanahikoa emakumeak: Klementzia Richard, Larrainen jaioa 1830ean. Zuberotar euskalaria izan zen. Luis Luziano Bonaparteren laguntzaile eta gerora emaztea. Euskalkien lehen mapa egiteko Bonaparteren ezinbesteko bidelaguna.

Klementziaren aita, Nancykoa, Bankako burdinolan lan egitera joan eta bertan Lorrenako Joséphinerekin ezkondu zen. Gero LarrainenOrotz-Betelun eta Lasarten lan egin zuen. Klementzia familiarekin batera bizi izan zen Euskal Herriko hainbat tokitan. 1857an bere ahizpa Luzia, Klaudio Otaegirekin ezkondu zen eta handik aurrera biak Hondarribian bizi izan ziren. Bertan Klementziak Luis Luziano Bonaparte printzea ezagutu zuen, ziur asko 1857an printzeak Euskal Herria bisitatu zuenean.

Gurasoak kanpokoak izanda ere, Klementziak txikitatik hitz egiten zuen euskaraz. Horri esker, printzea lagundu zezakeen euskalkiak eta Euskal Herria ezagutzen, zubereraz gain, behe-nafarrera, goi-nafarrera eta gipuzkera menperatzen baitzituen. Ez dakigu zehazki zein izan zen Klementziaren lana euskal dialektologiaren alorrean. Baina argi dago, antza, Jose Antonio Uriartek 1859an Klementzia eta Luis Luzianori bidaltzen zizkiela bere eskuizkribuak, Klementziak aldatu, zuzendu eta onar zitzan.

Luis Luziano bera euskalduna ez zenez, Klementziak gutunak euskaraz idazten laguntzen zion, eta Zazpi Probintzietako Dialektoen Maparen egiazko koordinatzailea izan zela uste da, nahiz eta bere izenik inon agertu ez. Diotenez, Luis Luzianok beste hizkuntzetako dialektoak ikertuta ere, hala nola ingelesaitalierasardiniera edo albaniera, inoiz ez zen euskararen dialektoekin egindako lanaren parera heldu.

1891eko martxoaren 17an Bonaparteren lehendabiziko emazte hil eta, hiru hilabetera ezkondu ziren Klementzia eta Luis Luziano. Ezkontza honek ez zuen luzaro iraun, izan ere, Luis Luziano urte bereko azaroaren 3an hil zen FanonItalian.

Alargun bilakatuta, Klementzia Londresen bizi izan zen, printzesa tituluarekin. Luis Luziano eta biek bilduriko eskuizkribuak 1904ean saldu zizkien Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako diputazioei. Azkue eta Fermín Lasala izan ziren bitartekari, nahiz eta Chicagoko Newberry Liburutegi ospetsuak lehenago eskatu.

Klementzia Richard 1915eko azaroaren 14an hil zen Londresen 84 urte zituela.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 170
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados