Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Euskal dantza tradizionala unibertsitatera

Urtea animoso amaitu eta hurrengoa ondo hasteko, Amurizak sortutako ???Mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banintza??? poema gogorarazi nahi nizueke. Zein ederto kantatzen zuen Imanolek! Gustuko abestia dut eta dantza saio erraldoiak imajinatzen ditut.

Nire iritziz gure ingurua dantzan jartzeko hortxe ditugu gure ondarea diren dantza tradizional ederrak, eta lantzean behin dantzan egingo bagenu, zoriontsuagoak izango ginateke seguru asko. Halere, dantza horien transmisioa bermatzeko eta mundua dantzan jartzeko irakasle onak ere behar ditugu eta metodologia egokia.

Zoritxarrez Euskal Herrian ???ez dugu eskolarik dantza maisu-maistrak trebatzeko???. Orain arte, batzuen borondatezko lanari esker mantendu dira euskal dantzak eta musika. Eta eskerrak horri!. Baina egungo gizarteak beste eskakizun batzuk ditu, beraz, dantza tradizionalaren transmisioaren erantzukizun osoa ezin da boluntarioen esku utzi. Berandu baino lehen Euskal Dantza Eskolak behar ditugu.

Irakasle aritzen direnen prestakuntzarik ezaren ondorioz metodologia falta ere nabaria da kasu gehienetan. Salbuespenak salbuespen. Halere pauso batzuk ematen hasi dira zenbait dantzari eta musikari. Oraintsu jakin dugunez, Aiko taldekoek Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu dute.

Aipatutako hitzarmen horri esker unibertsitateko komunitateari ikastaroak eskainiko zaizkio. Besteak beste, zenbait ordutako “zure gorputzak badaki dantzan” mintegi espezifiko bat eskainiko zaie Irakasle-Eskolako ikasleei eta beste edozein Graduko ikasleei Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan.

Bihar-etzi eskoletan irakasle ibiliko direnei dantzan irakastea pauso garrantzitsua dela deritzot, eta hasteko mintegi eta gainerako ekimenak ederto daude, edozein modutan, ezin ahaztu pauso hauek ez dutela aipatu dugun Dantza Eskolaren beharrizana betetzen. Dena den, ea lehen urrats horiek jarraipena izaten duten eta mundu aldrebes hau dantzan jartzen dugun.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 170
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri

durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

8 Comentarios

  1. Marisa

    Joseba,zalantza barik Euskal Dantzarien Biltzarretik formakuntza arloan egiten ari zareten lana handia eta aipagarria da, eskertzeko dantzari eta dantzazaleon aldetik.

    Dena den, 2012ko apirilaren 21ean Euskal dantzaren alorreko 100 ordezkarik Eibarren sinatu zuten Euskal Dantzaren Adierazpena izeneko dokumentutik zera azpimarratuko nuke. “Dantza tradizionalaren formazioa egituratu eta sendotzeko beharra dugu. Euskal dantza tradizionala, ahalik eta mailarik sakonenean ikasteko aukera eskainiko duen IKASTEGIA behar dugu”.

    Horixe da nire ikuspuntua ere hain zuzen: Borondatez urteetan egin dugun eta egiten ari garen laneri formazio egituratua gehitu beharko genioke.

    Deja una Respuesta
  2. Marisa

  3. Joseba

    Idatzi duzun artikuluari buruz, bakarrik ohartxo bat. Dakizunez, Euskal Dantzarien Biltzarretik ere arlo horretan (formatzaileen formakuntza) buru belarri sartuta gaude eta zenbait saiakera egin ditugu hutsune hori betetzeko.
    Egia esan lana haundia da, baina apurka apurka guztion artean lortuko dugulakoan nago.
    http://www.dantzagune.org/eu/Formazioa/
    http://www.dantzagune.org/eu/ikastaroa-dantzazale-2014-2014-12-02/

    Deja una Respuesta
  4. Joseba

  5. Marisa

    Hezkuntza Saila motel samar dabilela esango nuke baina saiatu egin beharko dogu. Ez duzu uste Carmen?

    Deja una Respuesta
  6. Marisa

    Hezkuntza Saila motel samar dabilela esango nuke baina saiatu egin beharko dogu. Ez duzu uste Carmen?

    Deja una Respuesta
  7. Carmen

    Ederra bai Imanolen ahotsa, eta oso ideia ona Euskal Dantza Eskolena. Ea Hezkuntza sailean animatzen diren!

    Deja una Respuesta
  8. Carmen

    Ederra bai Imanolen ahotsa, eta oso ideia ona Euskal Dantza Eskolena. Ea Hezkuntza sailean animatzen diren!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados