Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Mangamore

Eta Frantzisko Aita Santuari Arantzazuko gazta pare bat oparituko bagenizkio?

Frantziskotarren Arantzazuko artaldea, gaztandegia eta Artzain Eskola abiapuntu izan daitezke Euskal Herriak bere elikagaien etorkizunerako derrigorrezko izango duen mezu sozialari heltzeko. Abiapuntua hori izan liteke, eta ibilbidearen amaiera, nork daki non egon litekeen.

Frantzisko Aita Santua izan da azken urte hauetan elikagaiei aurpegia jartzea aldarrikatu duen liderretariko bat; beste batzuk ere egon dira, Lula da Silva esaterako, baina, tira, ez dira asko izan. Hemengo politikariek ere maiz hitz egin dute pertsonen aurpegiari eta begiei buruz; baina, pertsona horiek jaten dituzten elikagaien ekoizleek, nonbait, ez dute, ez aurpegirik, ez begirik eta, dirudienez, poltsikorik ez ere.

Elikagaien merkatuek ez dute bihotzik. Arrazoi horrengatik, oraindik ere pertsonak gosez hiltzen dira munduan XXI. mendean; eta arrazoi berarengatik distribuzio handiak salmenta tokiak irekiz doaz edonon, ekonomia eta finantza munduarentzat “produktu” berri bilakatu direlako elikagaiak, beste negozio handi bat.

Norbaitek pentsa dezake elikagaien merkatu komunista baten aldarrikapena dela gogoeta honen ideia, edo arlo publikoak interbenitutako elikagaien merkatu kapitalista baten proposamena egiten ari naizela. Ez, hori ez da gogoeta honen helburua, jadanik elikagaien merkatuan egunero gertatzen baitira esku-hartzeak merkatuetako bideak arautzeko asmoarekin. Zeren, arautu ere, zeinen mesedetan arautzen dira merkatuetako bidegurutze horiek?

Munduko elikagaien merkataritza, elikagaien multinazionalen mesederako pentsaturik dago. Beraz, interbenituta dago merkatu hori. Hori horrela izango ez balitz, ezinezkoa izango litzateke elikagaien produkzioa munduko punta batetik beste puntara garraiatzea, ezinezkoa. Laguntza horren adibideak izango lirateke, adibidez, estatuen arteko arantzelak, baita Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) eta Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA) ere. Munduko Merkataritza Antolakundeak batzarrak iragartzen dituen bakoitzean, taldeko estatu-kideek lobby multinazionalen aldetik presioak jasaten dituzte, lobby horien interes partikularrak merkatu internazionalean babestuak izan daitezen.

Hori horrela ez balitz, ezinezkoa izango litzateke merkatu librean Senegaleko behi baten esne produkzioa Australian produzitutakoa baino garestiagoa izatea Senegalen bertan. Eta hori, bizi dugun elikagaien merkatua oso interbenitua dagoen seinale da. Baina ez da esku-hartzen elikagaien merkatuan lehen sektorearekiko begiruneagatik, edota munduko gosea murrizteko ahalegina egiteko; edo, adibidez, Euskal Herriko baserritarrek bere elikagaien truke prezio duinak jaso ditzaten. Ez, dena elikagaien lobby batzuei begira egiten da. Eta Euskal Herrian ba ote daude elikagaien lobbyak? Eta baldin badaude zeintzuk ote dira lobby horiek? Bada, EAEko eskola publikoetako jangeletako aferak, seguruenik, erantzunaren bidean jarriko gintuzke.

Frantzisko Aita Santuari lagunduko bagenio elikagaiei aurpegia jartzeko aldarrikapen horretan, bai euskal erakundeetatik, bai lehen sektoretik, bai euskal produktuen bitartez, zer gertatuko litzateke? Gizarteari begira etikoa izango litzateke abian jarriko genukeen bidea, elegantea eta, batez ere, berritzailea. Eta merkatuari begira? Bada, produktuek eta markek merkatuan jarduteko derrigorrezko duten bereizgarri dotorea jarriko genieke euskal produktuei.

Helburua, agian, utopikoa. Baina, helburua edukitzeak berak elikagaien politika berri baten bidea eta norabidea erakutsiko liguke. Opari diezazkiogun lehenbailehen Aita Santuari Arantzazuko gaztandegiko bi gazta, lagun diezaiogun bere helburua lortzen. Ekin diezaiogun bide berriari, elikagaiei aurpegia ipintzeko helburuak merezi du eta.

Albaitaria eta Politika Zientzietan lizentziatua

Artículos: 4
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados