Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Espiritualitatearen krisiaz (I)

Espiritualitatea krisian dagoela
ondorioztatu genuen kafe-orduan,
eta inork ez diola jaramonik egiten
espiritualitatearen gainbeherari.
Ideia horren inguruan jardun ginen
kafetegian. Espiritualitatea,
ondasun materialetatik eta
neurgarrietatik harago doan
bizimoduaz ari naiz. Erlijio guztiek
goraipatzen duten predikazioa,
meditazioa, mistizismoa, krisian
daude. Gizakiak bere buruari
egiten dizkion galderak eta
hausnarketa-aldiak dira
espiritualitatearen oinarria,
gizakiak berak dituen krisi
existentzialei aurre egiteko.

Arestian esan denaren ildotik,
erlijio gehienek sustatzen dute
espiritualitatea. Baina, euren
fededunei euren erlijioak ezartzen
duen bidetik ez ateratzeko
mugarriak ere ematen dizkiete.
Gatxa da espiritualitatea norberak
bere kabuz lantzea, inolako
aurreiritzi edo oinarririk gabe. Jose
Luis Sampedrok dioen moduan,
gizarte honetan lehenengo fedea
ematen digute eta gero, sinesten
dugun horren inguruan arrazoitzera
gonbidatzen gaituzte. Alderantziz
balitz hobeto, lehenengo
arrazoitzea ikasi beharko genuke,
ondoren zerbaitengan fedea
izateko.

Kapitalismoak ere zerikusia du
espiritualitatearen krisiarekin.
Kapitalismoaren zurrunbiloak bi
hanka ditu, gutxienez: dirua eta
denbora. Eta gizakiaren
espiritualitateak bi aldagai horien
bueltan jiratzen du. Denbora
erabiltzen dugu dirua irabazteko;
eta dirua erabiltzen dugu ondare
materialez gozatzeko. 

Politikarien diskurtsoak eta
komunikabideetako albisteak
entzuten pasatzen dut eguna.
Batak bestea elikatzen du. Eta biek
ala biek, politikariek,
komunikabideek, gizartearen
arazoen iturburuan dirua kokatzen
dute. Krisian gaude dirurik ez
dugulako, diruak berak sortu duen
zorra ordaintzeko. Hori esaten
digute. Aldiz, beste krisi batzuetaz
ez da ezer aipatzen. Maitasuna ez
dago krisian, eskuzabaltasuna ez
dago krisian, apaltasuna ez dago
krisian, natura ez dago krisian,
ondare kulturala ez dago krisian,
hizkuntza ez dago krisian. 

– Aizu! – Esan nion nire
kafe-orduko lagunari – ba ni
erleen osasunak arduratuta nauka.
Eta hori dirua baino zertxobait
espiritualagoa dela uste dut!

Hori esan eta eztabaidak beste
norabide bat hartu zuen kafe-
orduan. Eztabaidaren bigarren
zatiaz datorren astean hitz egingo
dizuet, espiritualitatearen ondorioz
inor aspertu ez dadin! 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados