Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Erretorika-shop

Unibertsitatearen unibertsoa, hain justu orain dela 10 urte zapaldu nuen lehenengo aldiz unibertsitatea. Oraindik Txoerierriko autobia berria egin gabe zegoen eta Bizkaibus horian Malmasinetik barrena joaten ginen Leioara ikasle inuzenteak, ni Publizitate ikasketak egitera. Txepeltasun hori labankada bortitz batekin ebaki zuen klasean sartu eta lehenengo segundoan, lehenengo eguneko lehenengo irakasleak: “badakizue non sartu zareten?”. Ahoa zabal-zabalik ginen gehienak, nork euli gehiago atrapatuko zituen lehian. “Ikus-entzunezkoen munduan ez dago zuen beharrik”, egotzi zigun.

Irakasle hura gu baino inuzenteagoa zenaren ondoriora heldu naiz hamarkada borobil hau igaro ostean. Gela hartan ginen ikasle gehientsuenok ez genion kasurik egin eta ia denak hari gara komunikazioaren munduan bidea egiten; xumea, bai, baina bidea egiten, bakoitzak berea.

Gogoan dut urte hartan egin nuela nire lehenengo hotmail helbide elektronikoa, unibertsitatean. 30 ordenagailu genituen ehunka ikaslerentzat. Orain konturatzen naiz arrez gero ordenagailuak eta internetek gure bizitzan eta gure ogibidean hartu duten garrantziaz. Egunkariak, oraindik ere, goizaldeko errotatiben lanaren emaitza ziren. Eta beste irakasle bati otu zitzaion esatea, urte gutxiren buruan, paperezko edizioak desagertuko zirela. Horrek ere ez zuen asmatu.

Profetek ez zuten asmatu ezta ere telebistak irratiaren audientzia eta negozioa irentsiko zuela esan zutenean. Interneten sorrerak telebistazaleak, egunkarizaleak eta irratizaleak arduratu zituen. Baina hamar urte borobil hauen ostean ikusi dezaket telebistak, egunkariak eta irratiak jarraitzen dutela; eta guzti horien azoka, egia da, internet dela. Horrek komunikatzeko modua ere aldatu du: mezua laburragoa, ikusgarriagoa eta azalekoagoa. Baina funtsean, komunikatzen jarraitzen da, emozioak transmititzen, informazioa partekatzen… hitzarekin eta esaldiekin jolasten jarraitzen dugu: erretorika egiten eta erabiltzen.

Eta hain zuzen, erretorika lantzea, erretorika egitea eta erretorika erabiltzea gomendatu zidan irakasle batek unibertsitate garaian. Erretorika, ongi hitz egiteko edo idazteko artea eta prozedura multzoa. Hura bai profeta! Nire belaunaldiko ikasle gehienak horixe egiten jarraitzen dugu, irratian, telebistan, prentsan, edo guztiak biltzen dituzten komunikabide digitaletan. Aukerak behar izan ditugu, eta aukerak eman dizkigute. Eta hona hemen egunkari digital batek ematen didan lehenengo aukera. Pribilegioa, hamar urte beranduago hitzarekin jolasean jarraitzeko aukera izaten jarraitzea. Eskertzekoa da.

Internet erretorika biltegi erraldoia bada, hemen hasten den Erretorika-shop hau erretorikaren denda txikia izango da. Hitzak baduelako oraindik zer landu, zer erosi eta zer saldu.

 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Amets

    Zure artikuluak 10 urte atzera bota nau. Ordenagailuen gelak ???pecerak??? deitzen ziren garaietara. Eta arrazoia daukazu: gaur berba (ez naiz erretorika hitza erabiltzera ausartzen) lan-erraminta bezala daukagun askok ikasi genuen uni hartan!
    agur beroa!

    Deja una Respuesta
  2. burduntxalie

    Ondo etorria, Julen, komunikabide honetara!! Urte askotarako!

    Deja una Respuesta
  3. IRAIDE

    aupa julen! Hamar urte bete dira bai, eta ondo ederto dizonunez,berbearen alorrean jarraitzen dogunik oraindik badago! zorionak!!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados