Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Ekolapiko versus McDonald´s

Eskolan umeen osasuna bermatu guran sortu zen EKOLAPIKO proiektua. Gipuzkoako eskoletako lapikoetan 660 bat otordu ekologiko prestatzen dira egunean.

Orain dela zenbait urte jarri zen martxan Ekolapiko proiektua zenbait eskolatan. Proiektuak ikastetxeetako jantokietan, ahal den neurrian, elikagai ekologikoak eta bertokoak txertatzea du helburu.  Ekimen honen bidez, eskolaumeen osasuna ez eze, nekazaritzak duen garrantzia nabarmendu gura da.

Jakina denez, sekulako garrantzia du elikadurak eta, elikagaiak ekoizten direnetik gure platerera heltzen diren arte zaindu gura dira proiektu honen bidez. Ekolapikok, ikastetxeetara ez ezik, gurasoengana ere heldu nahi du, hau da, eskolan ez eze, etxean ere elikadura orekatua izan dezaten umeek.

Egia esan, ekolapikoaren osagai nagusiak eskolan zein etxean txertatzea ez da zaila. Horretarako, bertoko sasoian sasoiko barazki eta lekale ekologikoak sartu behar ditugu gure lapikoan. Hasiera baten zaila dirudien arren, gero eta errazagoa da bertoko produktu ekologikoak eskuratzea.

Gaur egun, herri askotako merkatuko plazetan eros daitezke ekoizleek mimo handiz lortutako produktu ekologikoak, gainera, kontsumo taldeak ere jarri dira martxan zenbait lekutan. Bertokoa, sasoikoa eta ekologikoa kontsumitzeko eta ekoizleei zuzenean erosteko aukerak baditugu.

Halere, egun batetik bestera gure ohiturak eta kanpotik datozen haizeak aldatzea ez da erraza. McDonald´s ere gure eskualdean izango dugu laster elikagaien lehian, horregatik jaten dugunari buruzko informazioa eta sentsibilizazioa inoizkorik garrantzitsuenak dira.

Etxean ekolapikoa prestatzea gure esku dago, eskoletan proposatzea ere bai.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 170
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados