Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Bortxatzaileei barkamena Turkian

Aspaldi honetan Turkiatik datozen berriak negargarriak dira. Erdoganen atzapar zapaltzailea mugagabea da. Orain artekoak gutxi balira, egun hauetan ezagutu dugunak ikara eta dardara sortzen du.  XXI. mendean pentsaezina edo sinestezina dirudi. Hona hemen Parlamentuak lege bidez hartzear duen erabakia:

Adingabekoen bortxatzaileei kartzela zigorra parkatu egingo zaie, bortxatuarekin ezkontzen badira.

Turkiar emakumeak haserre, kalera irten dira, kikildu barik. Haien esanetan AKP alderdiak “adintxikikoen bortxaketa legeztatu nahi du”. Bidegabekeria hau salatzeko, hainbat hiritan irten dira kalera lege honen aurka. Erdoganen poliziek gogor eraso diete, emakumeen atxiloketak ere gertatu dira. “Emakumeak kartzelara eta bortxatzaileak kanpora”. Hau da hau!

Tamalez Turkian bortxaketa kasuak ez dira bakanak. Aurten adingabeen 16.957 bortxaketa kasu erregistratu dira, eta urtea ez da oraindik amaitu. Sustrai islamistak dituen AKP alderdiak ostera, neskatoen mesedetan hartu duela erabakia dio. Mesedetan? Nork sinestu dezake argudio hori?

Lege honekin salaketak gutxitu egingo dira, seguru asko. Nor ausartuko da salaketa jartzen? Nork ezkondu nahi izango du bere bortxatzailarekin? Beste askotan lez, neskatoak galtzaile eta bortxatzaileak nahi dutena egiteko libre, kartzela arrisku barik.

Turkiar feministek dioten bezala lege honekin “adintxikikoen bortxaketa legeztatu” egingo da, nik uste.

 

turquía

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Marisa

    Berri pozgarria Turkiatik. Atzo idatzi nuen Turkiako Parlamentua, lege bidez, adingabeen bortxatzaileentzat barkamena onartzear zegoela. Gaur zen zen lege proposamen hori onartzeko jarrita zegoen eguna. Baina emakumeen eta beste zenbait ekintzaileren mobilizazioek eragina izan dute, antza. Zorionez, oraingoz bertan behera geratuko da lege proposamena.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados