Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Borroka hitzaren alorrean

Bagenekien politika mundua plaza ezin hobea dela hitz-jokoak egiteko eta hitzen eremu semantikoekin jolasteko, eta agerikoa da gaur egun bizi dugun egoera politikoak tira-bira linguistikoak biziberritu dituela.

Aspalditik ulergaitza iruditu izan zait Otegi partaide duen ezker abertzaleari egiten zaion exijentzia erretoriko-linguistiko-semantikoa: ???Atentatuak kondenatu egin behar dira, plaza politikoan ilegal izatetik legezko bilakatzeko???. ???ETAren atentatuak kondenatzeak gure kondenatzaileen bandora ekarriko zaitu???, esatera datoz exijentzia hori egiten dutenek. Eta ezker abertzale horrek, ordea, ez kondenatzeko arrazoiak dituela eta, ez du inoiz ETAren ekintzarik hitz horiekin kondenatu.

Igandean Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketa argitara eman zuen El Paisek (http://www.elpais.com/articulo/espana/estrategia/independentista/incompatible/violencia/armada/elpepuesp/20101017elpepunac_1/Tes) Elkarrizketa horretan esandakoa ere ez zen nahikoa izan estatuarentzat eta Espainiako alderdi politikoentzat. Otegik ez zuen ETA kondenatu, baina etorkizunean (gaur egun bizi dugun koiunturapean) ETAk egin ditzakeen ekintzen aurka dagoela esan zuen, ezker abertzalearen zati horren izenean. Otegik ere esan zuen independentismoaren estrategia bateraezina dela biolentzia armatuarekin. Otegik ez du ezer berririk esan, berak ordezkatzen duen ezker abertzaleak, eta ezkerreko eta abertzaleak diren beste alderdiek eta eragileek ETAri eskatu diotelako argi eta garbi ekintza armatuak utzi eta su-eten definitiboa erabaki dezala.

Hori ere ez da nahikoa izan. Berriro ere, Otegiren ahotik ???kondenatu??? hitza atera arte ez omen dute jarrera aldatuko. Estatua temati dabil, hitz horrek bakarrik balio omen duelako.

Eta galderak pilatzen zaizkit: zer gertatuko litzateke ezker abertzalearen zati horrek ETAren existentzia kondenatuko balu? Nork irabaziko luke? Zer irabazten da kondenatzearekin eta zer galtzen da ez kondenatzearekin? Zer egingo luke beste hamaika gauza kondenatzen ez dituen estatuak?

Alegia, zer da ba zerbait kondenatzea? Zergatik kondenatu behar da hau eta ez bestea? Zerbaiten aurka egoteak ez du esan nahi hori kondenatu egiten duzula? Norbaitek azaldu diezadala zer ezberdintasun dagoen kondenatzearen eta aurka egotearen artean. Filosofiek, linguistek, abokatuek, epaileek, kazetariek, politikariek, irakasleek??? izango duzue zuen iritzia.

Bitartean, nik behintzat eskaera bat egingo diet ordezkari politikoei: politika egiten jarraitzea; eta politika egitea erretorika egitea da, eta politika egitea emaitza jakinak lortzea da. Bakoitzak ikusiko du jarraitzen duen estrategiak merezi duen.

Uste dut borroka aspaldi sartu zela semantikaren alorrean eta gaur egun bataila hori puntu gorenean dago. Eta borroka semantikaren alorrean, borroka hitzaren alorrean dagoen bitartean, bidea ez da txarra izango. 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados