Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Badator azoka!

Durangoko Euskal Liburu eta Disko azokaren 45. edizioaren aurkezpen ekitaldia burutu da. Aurkeztuko diren nobedadeak, liburuen eta diskoen aurkezpenak, umeentzako ekitaldiak eta izango diren kontzertuen informazioa plazaratu dituzte. Dena txukun eta azken orduko ikutuen zain. Denak pozik eta era berean, urduri, ia dena iragarrita dagoen bezala irtetzen den. Ziur baitz. Badakizue, zenbat jende hurreratzen den Durangoko azokara? Ene, ama.

Liburuak, diskoak zein datorren urteko egutegiak erosteko zita bat duzue Durangon. Aspaldiko laguna, urteetan atzerrian egon dena eta ile zuri-zuriarekin azokara hurbildu dena. ???Ene, zenbait denbora ikusi barik, zer egiten duzu, non bizi zara????. ???Nire bizitza zoragarria da. Han-hemenka nabil eta nahi dudana egiten saiatzen naiz, inongo ardura barik. Hippie bat eginda nago???. Leioako Unibertsitateko irakasleak ere han izaten dira, azokaren sarreran pankarta batekin Unibertsitate publikoa, autonomoa eta euskalduna aldarrikatuz. Gustoko musikariarekin edo idazlearekin, salda bero bat hartzeko denbora ere izaten da. Azokaren aurkezpen ekitaldietan zenbat aldiz esaten zuen Antón Mari Aldekoa-Otalorak salda beroa hartzeko aukera ere ematen zuela azokak? Egia da. Azken finean, azokara hurbildu, bazkaldu, antolaturiko ekitaldietara hurreratu eta parranda egiteko aukera ere izaten da. Ez, ala?
 
Durangoko euskal liburu eta disko azokak aurten 45 urte betetzen ditu. Errez esaten da baina 45 urte bete egin behar dira, eh! Gogoratzen dituzue azokaren sorrerak nolakoak ziren? Hasierako urteetan, Andra Mariko elizpean antolatzen zen. Handik urte batzuetara merkatu plazara eraman zuten. Tokiz eskas zebiltzatela eta, Berrioko aparkalekuan antolatzen hasi ziren eta azken urteotan, Landako Gunean antolatzen da. Ene, zelako gogorapenak! Ez dakit nondik ekartzen zuten aterpean egoteko jarritako karpa erraldoia baina ene, zenbait zulo zituen, itoginak ere agertzen ziren.

Azoka egunetan, Durangoko eta eskualdeko tabernarientzat negozioa borobila da azoka. Nik esango nuke, San Faustoetan baino diru gehiago ateratzen dela. Ez dakit baina hil berriaren hasieran, nomina kobratu berri eta Olentzero datorrela eta… opariak aurreratzen, ezta? 

Egun hauetan, lana egin behar dutenei nere elkartasuna adierazi nahi diet. Bai egia da. Euskal Liburu eta disko azokaren etorrerarekin batera, hainbat esparrutan lan egin behar duten durangarrak daude. Jatetxeetan ordu estrak sartu behar dituztenak, garbiketa lanetan ordu asko igaro behar dutenak, hurrengo egunean dena garbi egoteko, jatetxeko sukaldean pintxoak egin behar dituztenek… etab. Benetan ulertzen diet zenbait lana egin behar den eta animoak ematera nator.

Nire lagun batek urtero esaten dit, ???Euskal Liburu eta Disko azoka kanpotik datozenentzat jai bat da baina guretzat, herrikoentzat, lana besterik ez dago”. Animo! Laster gabonak datoz eta atsedenaldia hartzeko denbora izango duzu, eta.

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados