Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Astegoien beroa

Eguraldi ederra iragarri dute
astegoienerako, eguzkia izango ei dugu nagusi
Euskal Herrian eta eguraldia ez eze, bestelako
berotasuna ere igartzen da inguruan, bai azken
egunotan Errepublika zaleen aldarriek
eragindakoa, bai Gure Esku dago ekimenak
bilduko dituen milaka herritarrek dakarkiguten
askatasun oihuak sortutakoa.

Zapaturako Estatu ereduaren inguruko
erreferenduma eskatzeko eta Borboiko Felipe
koroatzeren kontrako kontzentrazio edo
agerraldiak deitu dituzte sare sozialen bidez
zenbait alderdik beste hainbat hiriburutan.
Errepublikaren aldekoek askatasuna,
berdintasuna zein anaitasuna gogorarazten
dizkigute, beste askok utopia hutsa dela dioten
bitartean.

Domekan berriz,
Durango eta Iruinera bitarteko 123 kilometroak
lotuko dituen gizakatea osotuko dute
erabakitzeko eskubidearen alde dauden
sentsibilitate anitzeko milaka herritarrek. Izan
ere, euskaldun askoren ustez ???nazioa gara eta
erabakitzeko eskubidea dugu???. Badago ekimen
hau be hutsal edo alferreko ikusten duenik ere.

Halan zein holan,
aldarrikapenetarako sasoi aproposa delakoan
nago. Izan be, badoa Juan Carlos, Francoren
oinordekoa, hainbat lotsabakokeria egin
ostean. Hil honen 18an koroatu nahi dute PP
eta PSOEk haren seme Felipe. Gure esku dago
Feliperi eta haren defendatzaileei muzin egitea
horretarako hainbat arrazoi baitaude.

Nire iritziz, Borboien gastuetan
xahutzen dugun diruaz hainbat gose kenduko
genuke, etxegabeentzat hainbat aterpe
atonduko edota, hainbat mediku eta irakasle
ordaintzeko lain izango genuke.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Unai

    Niri bardin: espainiar errepublikaren menpe egotea ona litzateke ala? Abertzale batentzat, espainiarren kontuak dira horiek. Frantzia errepublika da eta euskaldunontzako kaka zaharra.

    Deja una Respuesta
  2. Unai

    Niri bardin: espainiar errepublikaren menpe egotea ona litzateke ala? Abertzale batentzat, espainiarren kontuak dira horiek. Frantzia errepublika da eta euskaldunontzako kaka zaharra.

    Deja una Respuesta
  3. Miren

    Zapatuan Bilbon ez ginen asko izan. Errepublika zaleak etxean edo hondartzan izan ziren antza, edo baliteke uste dugun baino erregezale gehiago izatea. Lastima!, ze garesti ateratzen zaizkigu erregerearen errondak. Domekan ostera milaka asko bldu ginen ilusio eta energiaz beteta. Ea ba ilusio eta energia hori errealitate bihurtzeko gai izaten garen.

    Deja una Respuesta
  4. Miren

    Zapatuan Bilbon ez ginen asko izan. Errepublika zaleak etxean edo hondartzan izan ziren antza, edo baliteke uste dugun baino erregezale gehiago izatea. Lastima!, ze garesti ateratzen zaizkigu erregerearen errondak. Domekan ostera milaka asko bldu ginen ilusio eta energiaz beteta. Ea ba ilusio eta energia hori errealitate bihurtzeko gai izaten garen.

    Deja una Respuesta
  5. CARMEN FERNÁNDEZ

    Nire ustez, erakunde horrek ez du zentzurik gaur egun, eta hobe litzateke desagertzea.

    Deja una Respuesta
  6. CARMEN FERNÁNDEZ

    Nire ustez, erakunde horrek ez du zentzurik gaur egun, eta hobe litzateke desagertzea.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados